
Led Silhouetteren “Analëmma” dantza-laborategia
ATALAK Sarearen, Baluarte Fundazioaren eta DNAren lankidetzarekin jarraituz, Tafalla Kulturguneak Analëmma esperimentazio-laborategia hartuko du bihar, irailak 29, 20:00etan,...
2015/1/8
Sud´eau2 proiektu europarraren barruan tresna berria abian jarri da: “Cidacos ibaiaren azpiarroa 3Dn ikusteko sistema integrala”.
Komunikazio interaktiboa, informazio dinamikoa eta ingurugiroaz sentikortzea helburu duen tresna da, izan ere lurraldea (hau da ibai-eremua) hobeki ezagutzeko aukera ematen baitu.
Egitasmo honen helburua tresna informatiko, multimedia elkarreragile bat diseinatzea eta inplementatzea zen, Cidacos azpiarroa hartzen duen lurraldea 3Dn ikusi ahal izateko, ura eta ibaiari buruzko datu geoerreferentzialekin eta Sud´eau eta Sud´eau 2 proiektuetan abian jarritako ekintza eta ekimenekin.
Hiru dimentsiotako hegaldiak informazioa errazten du, erabiltzaile mota guztiei hainbat kontsulta egiteko aukera ematen die eta identifikazio azkarra eta espazioa berregitea lortzen da. Web lotura erreferentzi puntu bihurtzen da, bertan hainbat geruzatan eskuragarri dagoen informazioa pilatzen da, halaber hainbat euskarritan dagoen edo sor daitezkeen informazio anitzak integratzen ditu. Informazio hori guztia unitate geografiko bati buruzkoa, Cidacos ibaia eta Sud´eau eta Sud´eau2 proeiktuetan abian jarritako ekimenen ingurukoa.
Tresna eskuragarri dago honako lotura honetan: http://cranacidacos3d.teindata.com/
ATALAK Sarearen, Baluarte Fundazioaren eta DNAren lankidetzarekin jarraituz, Tafalla Kulturguneak Analëmma esperimentazio-laborategia hartuko du bihar, irailak 29, 20:00etan,...
Zeinu-mintzairaren presentzia aldarrikatzen dute esparru guztietan Tafallak Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbat honetan, irailak 30. "Gorrak izan gaitezk...
Izena emateko epea irailaren 29an amaituko da. Tafallako Udalak joan den ostiralean aurkeztu zuen Euskara, Gazteria, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Berdintasun sailek urr...