
Uxueko Erromeriako egitaraua
Herri Erromeria Tradizionala (2025/04/27, igandea): 05:30 - Tafallako Andre Maria Elizatik erromeroen irteera 07:30 - San Martin de Unxera iristea. Tafallako erromesak...
2018/17/01
Pasa den igandean, urtarrilaren 14ean hain zuzen, Danborrada Txikia lehenengoz Tafallako kale nagusietatik jotzen aritu zen. Eguerdiko 12:00ak aldera Dantzariaren Plazatxotik irten zen zeru hodeitsuaren onespenarekin. Eder Equisoain gaztetxoaren zuzendaritzapean ibili ziren dozena bat ume baino gehiago, aurreko asteetan entsaiatutakoaren erakustaldia eginez.
Danborradaren lagunak, txistulari taldeak aurrera eramandako ekimenak, San Sebastian bezperetan egiten diren danborradak prestatzen ditu. Ostiral honetan izango da Danborrada Ofiziala eta Unai Martinez zeremonia maisuaren agindutara ibiliko da herriko alde zaharretik.
San-Sebastian aurreko asterako antolatu diren ekimenetako bat da hau. Gaur Musika Eskolaren txanda izango da, arratsaldeko 19:00etan kontzertu bat eskainiko du Kultur Etxean. Lehendik hemen bertan ematen den gonbidapena eskuratuta sarrera doan izango da.
Herri Erromeria Tradizionala (2025/04/27, igandea): 05:30 - Tafallako Andre Maria Elizatik erromeroen irteera 07:30 - San Martin de Unxera iristea. Tafallako erromesak...
Apirilaren 27ra arte Atxu Ayerra argazkilari tafallarraren "Nire argazki idatziak, nire argazki literarioak" erakusketa izango da ikusgai Kulturgunean. Erakusketa hau ez da be...
2025EKO APIRILAREN 25ETIK MAIATZAREN 10ERA "Y OS LO CUENTO" GKEak emandako erakusketa hau ikusgai dago Hiritar Zentroan. Munduko 15 herrialdetan hartutako 30 argazkitan, azpie...