Ariketa eta osasuna. Bizitza aktibo baterako gakoak
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
Gaur goizean, Tafallako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, irailetik urtarrilera bitarteko eskaintza soziokulturala argitaratu da. Euskara, Gizarte Zerbitzuak, Gazteria eta Berdintasuna arloek aurkeztu dute batera egitaraua.
Urtero bezala, herritarren alderdi soziala aberasteko eta hauen harremanak osasungarriagoak izateko tresnak eskaintzeko asmoarekin hainbat tailer, erakusketa, hitzaldi, emanaldi eta lantalde antolatu dira. Arlo bakoitzak bere programazioa prestatu du, Udalak berak antolatutako jarduerekin eta Nafarroako Gobernuko institutu eta arloek diruz lagundutako beste batzuekin.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen atalean, adin guztietako publikoentzako 10 jarduera antolatu dira, besteak beste, baratze iraunkorreko tailer bat, eutanasiari eta bizi-testamentuari buruzko hitzaldi bat, nerabezaroari eta pantailei buruzko solasaldi bat edo pubertaroaren aldaketei buruzko beste bat.
Euskara arlotik, irakurketa kluba edo Mintzakide bezalako lantaldeez gain, bakarrizketa bat, erakusketa bat, guraso eskola bat edo Nafarroako Bertsolari Txapelketaren jardunaldi bat antolatu dira, besteak beste.
Berdintasun-arloari dagokionez, Iguala proiektuaren bigarren edizioa nabarmentzen da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren 7.000 euroko diru-laguntza jaso duena. Honetaz gain, genero-ikuspegidun ibilaldiak, feminismoaren historiari buruzko hitzaldi bat eta errezitaldi poetiko-musikal feminista bat ere izango dira.
Izena emateko 012 edo 948 012 012 telefono zenbakietara deitu beharko da, irailaren 24tik urriaren 4ra arte. Jarduerak ahalik eta berme handienarekin egin daitezen ezarritako neurriak inplementatuko dira uneoro.
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...