Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko uztailak 14

Datozen egunetan izango diren gehiegizko tenperaturekiko prebentzioa

Foto noticia

“Gehiegizko tenperaturek osasunean duten eraginaren prebentziorako 2022 urterako Nafarroako planaren” baitan, horra datozen 5 egunetarako eguraldi iragarpenaren balorazioa:

  • Alerta GORRIA edo arrisku handiko alerta Ebroko Erriberako eremurako. Uztailaren 13, 14, 15, 16 eta 17an, aurreikusitako tenperaturek (erreferentzia: Tutera) tenperatura minimoaren (21ºC) eta maximoaren (36ºC) atalaseak gaindituko dituzte.
  • Alerta laranja edo arrisku ertainekoa Nafarroako gainerako eskualdeetarako. Uztailaren 15ean, 16an eta 17an, aurreikusitako tenperaturek (Noain/Iruña erreferentzia) tenperatura minimoaren (18ºC) eta maximoaren (36ºC) atalaseak gaindituko dituzte. Aurreko egunetan, atalaseak gainditu ez arren, tenperatura maximo altuak ere ikusten dira.

Tenperatura altuak gehiegi luzatuz gero, zenbait lantokitan modu esanguratsuan areagotu daiteke beroak eragindako estres termikoaren arriskua.

Datozen egunetarako aurreikusitako tenperaturak arriskutsuak izan daitezke lan egiten duten pertsonen osasunerako; baita alerta egoera mugatzen duten tenperatura atalasera iristen ez diren egun eta lekuetan ere.

Prebentzioko eragile zaren aldetik, egin beharreko jarduketa oro sustatzen eta bideratzen laguntzeko gomendatzen dizugu egoera hori gerta daitekeen lanpostuetan beroak eragindako estres termikoaren arriskua ezabatu edo murriztera bideratutako prebentzio neurriak zuzen aplikatzen direla ziurtatzeko.

NOPLOIren Lan Osasuneko webgunean, eskura duzu beroak eragindako estres termikoaren arriskua ebaluatzeko informazio eguneratua, bai eta arriskua ezabatu edo murrizteko prebentzio neurriei buruzkoa ere.

Gainera, herritarrendako gomendio orokorrak ere eskura dituzu NOPLOIren Osasun Publikoa webgunean.

Bukatzeko, gogoratzen dizugu, gai honetan eta langileriaren segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten gainerakoetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileengana jo dezakezula aholkurik behar izanez gero.

Kontsulta teknikoetarako, Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalera jo dezakezu: 848 42 37 66

Kontsulta medikuetarako, Osasuna Zaintzeko Atalera jo dezakezu: 848 42 37 47

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento