Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 797194.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/797194
–Onuradunak:
Tafallan erroldatutako familiak. Euskarazko udako kanpaldietan egoteari dagokion gastua lagunduko da diruz, 2024ko uztailetik irailera bitartean egindako kanpaldiak direnean.
–Xedea:
laguntza ematea euskarazko hizkuntza ereduko kanpaldietara joan ahal izateko, jolasari, kirolari eta/edo naturarekiko harremanari lotuta dauden kanpaldiak direnean.
–Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es/eu/ webgunean.
–Zenbatekoa:
1.400 euro.
–Eskabideak aurkezteko epea:
15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2024ko azaroaren 15ean.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Intxusta.
Iragarkiaren kodea: L2416744