Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko irailak 26

Dena prest irailaren 28an Tafallan ospatuko den kontzerturako

Foto noticia

Bertako saltoki eta pertsona askok dena ematen ari dira bolondres moduan kontzertua aurrera atera dadin

Irailak 28, larunbat honetan 20:30ean Tafallako Kulturgune alboan ospatuko den kontzerturako prestakuntzak jo ta su darraite. Ikastolak jaietan urtero ipintzen duen barraka erabiliko da barra moduan. Era berean, herriko empresa askok haien laguntza eskaini dute bazkariak, lo egiteko lekua, garraioa eta abar lanetan laguntzeko. Antolatzaileek herriaren parte hartze sutsua nabarmendu nahi izan dute, uholdeen osteko auzolanean gertatu zen bezala. Horregatik, Zidakos hiria aurrera ateratzeko festa eta anaitasun giroa berreskuratzea baino hoberik ez dagoela diote.

Sarrerak eta zerbitzuak

Aurresalmentak aurreikuspen guztiak gainditu dituela dio antolakuntzak. La Tafallesa garraio enpresak autobus zerbitzu berezia ipini du inguruko herrietatik etorri nahi duen jendearentzat. Zerbitzu honi buruz informazioa jasotzeko 948700199 telefono zenbakira deitu daiteke.

Bestalde, barra solidarioaz gain gurutze gorriak postu bat ipiniko du medikuntza arreta zerbitzuak eskaintzeko. Postu feminista bat ere egongo da gerta daitezkeen eraso sexisten aurrean erantzuteko. Food Truck Yummy janari postua ere egongo da afariak eskainiz eta azkenik kamiseta solidarioak salduko dira “Auzolan. Riada de solidaridad / Elkartasun Uholdea” leloarekin.

Ordutegiak

18:00etan, kontzertua baino lehen, Txistulariaren Pasabidean Talka talde akustikoak belarriak berotuko ditu. 19:30ean ateak irekiko dira eta 20:30ean Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslaria bakarlari bezala arituko da. Jarraian Aizkorak Zorroztu and The Mia Wallace Band, Skabidean and The Black Birds, eta Iseo & Dodosound with The Mouse Hunters arituko dira ordenean.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento