Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko urriak 28

Diru laguntzak euskara ikasteko edo euskarazko udalekuetara joateko

Foto noticia

2021ean euskarazko kanpaldietara joateko dirulaguntzen deialdia.

  • Onuradunak: Tafallan erroldatutako familiak. Euskarazko udako kanpaldietan egoteari dagokion gastua lagunduko da diruz, 2021eko ekainetik irailera bitartean egindako kanpaldiak direnean.
  • Xedea: laguntzea euskarazko hizkuntza ereduko kanpaldietara joan ahal izateko, jolasari, kirolari eta/edo naturarekiko harremanari lotuta dauden kanpaldiak direnean.
  • Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.
  • Zenbatekoa: 1.400 euro.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 16ra arte (barne).

eusk-CONVOCATORIA asistencia campamentos en euskera 2021

INSTANCIA – ESKABIDEA Udalekuak 2021

2020-2021 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia

  • Onuradunak: 2020-2021 ikasturtean euskara ikasi dutenak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2020-2021 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak zein autoikaskuntzakoak izan.
  • Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok izan dezaten ikasteko aukera.
  • Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.
  • Zenbatekoa: 4.500 euro.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 16ra arte (barne).

INSTANCIA – ESKABIDEA 2021

eusk-CONVOCATORIA ayudas económicas aprendizaje de euske ra 2020-2021

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento