Pistako txirrindularitzako Espainiako Kopa Tafallan ospatuko da
Espainiako pistako txirrindularitza kopa Tafallako Miguel Indurain belodromoan ospatuko da otsailaren 1, 2 eta 16an. Bertan junior, alebin, haur eta kadete mailek hartuko dute...
Herritarrak migratzaileen eta errefuxiatuen giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko, hainbat jarduera egingo dira azaroaren 16tik abenduaren 21era.
Bakearen aldeko Lankidetza Batzarrak (ACPP/BLB) diseinatutako kanpaina hau Iruñean, Lizarran eta Tafallan egiten ari da, Nafarroako Gobernuaren eta Tafallako Udalaren laguntzarekin.
Helburua da migratzaileek eta errefuxiatuek, bereziki emakumeek eta neskatoek, jasaten duten giza eskubideen urraketaren berri ematea eta horretaz kontzientziatzea.
Tafallan egingo den lehen jarduera bihar eta etzi izango da, hilaren 16an eta 17an, eta fanzine feministen tailerra izango da, Nerea Aguado eta Irati Fernandezekin. Udal Liburutegian izango da arratsaldeko 16: 00etan.
Tafallan honako jarduera hauek egingo dira:
Migrazioa garrantzi eta konplexutasun handiko fenomenoa da gaur egungo nazioarteko agertokian. ACNURen azken txostenaren arabera, II. Mundu Gerratik izandako migrazio-krisirik larriena bizi dugu. Hala ere, egia da azken urteotan bultzada berritua hartu duela, globalizazioak, planetako zonaldeen arteko ezberdintasun gero eta handiagoek eta gatazka armatuen ondoriozko indarkeriak indartuta. Minutu bakoitzeko, munduko 31 pertsonak etxetik alde egin behar dute arrazoi ekonomikoengatik, politikoengatik edo gerraren ondorioz beren bizitza arriskuan dagoelako. Azken horietatik sortzen dira, batez ere, behartutako lekualdatzeak, eta horrek eragiten du inoren lurzoruan babesa eskatzea.
79,5 milioi pertsona inguru indarrez desplazatzen dira mundu osoan; horietatik 26 milioi errefuxiatuak dira eta erdiak baino gehiago 18 urtetik beherakoak dira.
Errefuxiatuek asilo-eskubidea dute, segurtasun-baldintzetan. Hala ere, nazioarteko babesa norberaren segurtasun fisikoaz harago doa: pertsona horiek, gutxienez, edozein gizabanakoren oinarrizko laguntza jaso beharko lukete, eta oinarrizko eskubide zibil, ekonomiko eta sozial berberak izan beharko lituzkete (batez ere, laguntza medikoa jasotzeko eskubidea, helduen lanerako sarbidea eta haurren eskolatzea).
Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubide horiek zabaltzen laguntzeko eta berariaz emakumeak eta neskatoak ikusarazteko, hainbat jarduera eskaintzen dira, giza eskubideen ikuspegia ikuspegi feministatik lantzeko lotura komunarekin.
Espainiako pistako txirrindularitza kopa Tafallako Miguel Indurain belodromoan ospatuko da otsailaren 1, 2 eta 16an. Bertan junior, alebin, haur eta kadete mailek hartuko dute...
Tafallako Udalaren Osoko Bilkurak, joan den 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, Tafallako taxi hiritarraren zerbitzua arautzen duen Ordenantza berri bati hasierako onarp...
Tafalla saskibaloi klubak hitzaldiak antolatu ditu Tafallako kiroldegian larunbat honetarako, urtarrilak 25, Bea Alonso kirol psikologoaren eskutik. Hitzaldiak helduei, haurre...