Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko maiatzak 21

Eguraldi ona eta giro hobea XIII. Euskararen Egunean

Foto noticia

2018/05/21

2Larunbatean Tafallako Euskararen Egunaren hamairugarren edizioa ospatu zen. Dantzak, musika, erraldoiak, kalejirak eta adin guztientzako ekimenak izan ziren egun osoan zehar. Egitarauak pasa den urtekoaren egitura berdina mantendu zuen, berrikuntzaren bat egon zen arren.

Dianek eman zioten hasiera egunari. Jarraian, Musika Eskolako ikasleen erronda eta Pikondoko Plazatxoan dantzak egon ziren, udako beroa iragartzen zuen goiz eguzkitsu batez lagunduta.

Musika eta dantza plazara mugitu ziren, Asier Marco Erraldoi Konpartsak bere bi erraldoi berriak aurkezteko prestatu zuen zeremoniarekin bat egiteko.  Figura berri hauek, orain arte Florencio Alfaro (XIX. Mendeko irakasle errepublikarra) eta Francisca Pérez (emaztea) irudikatzen zituen bikotea ordezkatuko dituzte.

Konpartsak oroigarriak banatu zizkien erraldoi hauek egiteko lana hartu zuten pertsonei: Imanol Urabayen eta Cristian Azcona, Eskuartean festa imajineria tailerreko kideei; Rufi Ibañez eta Aitor Intxaustiri, trajeen lanketagatik eta Jose de la Barrerari egurrezko euskarria egiteagatik.

10Iada 10 erraldoi eta 3 kiliki dituen konpartsa honek dantzari gazte ugari ditu bere lerroetan eta fama nabaria lortu du, bai gure herrian zein bertatik kanpo. Xabier Narzabal eta Jara Martinezek aurreskua dantzatu zieten erraldoiei eta hauek ondoren haien lehenengo balsa dantzatu zuten. Jarraiki, Ikastolako Erraldoiek eta dantzariek ere haien dantzak burutu zituzten.

Ekitaldi ofiziala Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ospatu zen, 13:00etan.  Bertan, Arturo Goldaracena Tafallako Alkatearekin batera, Iñaki Lerga, Jacinto Goñi, Crsitina Arconada (Euskara Batzordeko zuzendaria eta ospakizunaren antolatzailea), Soco Ojer eta Goizeder Juango zinegotziak egon ziren, baita Ana Flamarique, Tafallako Udaleko Euskara Teknikaria.

29Hemen FAGOR EDERLAN TAFALLA enpresa omendu zen, euskarararen erabilera lan eremuan bultzatzeko 2012tik aurrera eraman duen planagatik. Honen barnean, langileen euskara klaseak ordaindu dituzte; informazioa, izenburuak, kartelak eta oharrak gazteleraz zein euskaraz jarri dira; leku eta ordutegiak antolatzen dira langileek haien artean euskaraz hitz egin dezaten; euskarazko hiztegi bat dago lantegiko hitz teknikoekin eta hainbat sentsibilizazio kanpainia aurrera eraman dituzte.

Amaia Arregik aurreskua dantzatu zien enpresako ordezkariei eta Baigorri Koralak “Agur Zaharra” eta “Binbili Bonbolo” obrak interpretatu zituen.

Egunak aurrera jarraitu zuen 140 pertsona inguru bildu zituen bazkari batekin. Hau eta gero, umeentzako jokuak eta Trikidantz taldearen kontzertua ospatu ziren, giro paregabe eta alai baten mesedetan.

IRUDI BILDUMA

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento