Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko apirilak 28

“Eguzkilore”, jazz mitologiko kontzertu bat Xabi Olkoz laukotearen eskutik

Foto noticia

Musikari tafallarrak EGUZKILORE izeneko proiektu pertsonal berria aurkeztuko digu, euskal mitologian inspiratutako bidaia musikala, non jazz musika eta euskal sustrai musikal eta kultural antzinakoenak uztartzen dituen. Kontzertua bihar, apirilak 29 ostirala izango da 20:30ean Kulturgunean 6€ko sarrerarekin.

Errepertorioa euskal mitologiako jainkoen eta Eguzkilorearen inguruko konposizio propioetan oinarritzen da. Kontzertuak EGUZKILORE lorearen sorreraren kondaira kontatzen digu. Lore hau basati hazten da inguruko mendietan, eta espiritu gaiztoetatik babesten gaitu gure etxeetako atean jartzen dugunean.

Mitologiako jainkoak musikaren bidez irudikatzen dira: Mari, Amalur, Gaueko, Ortzi, Ilargi eta Eguzki aipatuz. Proiektu honetan Jon Zufiaurre, saxo tenorea, Bernardo San Martín pianoa eta Jorge Sánchez kontrabaxua lagun ditu.

SARRERAK EROSI

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Toni Brighten magia Kulturgunera dator

Toni Brighten magia Kulturgunera dator

Maiatzak 3 igandea Sarrera: 4€ Centro Cultural Tafalla Kulturgunea: 18:00 Buruaren magia eta emozioa batzen dira «Sinestea Boterea da» eskaintzeko, Toni Bright-en menta...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento