2015/6/29
Tafallak asteburu osoan zehar ospatu ditu Gazteriaren jaiak, XII. edizio hau ekitaldiz betetako astea izan da .
Bigarren urtez, ostiraleko arratsalde-gaua gazteriak antolatutako eszenatoki bihurtu zen Ereta. Aurten Revolutionary brothers-Muskharian taldearen eskutik. Hortaz gain, gazte askok parte hartu zuten afari herrikoian.
Larunbatean unerik gogokoena XII. Festi-rock izan zen “La oreja cortada” taldearekin. Aurretik suziria jaurti zuten La Kolasatik eta teknokarroaren laguntzaz Zezen Plazaraino abiatu ziren bazkaltzera. Bazkarian 400 pertsona bildu ziren. Jaiari jarraipena eman zioten plazako hainbat txokotan banatutako musikarekin eta Festi-rock kontzertuekin. Aurten “La oreja cortada” taldearekin Fiachras, Zartako K, Rude Pride edo Altxatu jaleo taldeek jo zuten.
Igande goizean Tafallako Ikastolako Erraldoiek animazioa jarri zuten eta arratsaldez, Zezen Plazan erakustaldia eta bigantxak askatu zituzten Gazteriaren jaiei bukaera emateko.
Jaiak Gazte Batzordeak eta La Kolasa Gazte Etxeak antolatu dituzte, Gardatxo Tafallako Gazteen Elkartea, garito eta tabernen laguntzarekin, besteak beste.