2018/06/06
Ekainaren 28an mundu osoan gogora ekartzen dira 1969an New Yorken gertatutako liskarrak; gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexual mugimendua jaiotzen ikusi zutenak. Gaur egun LGTBI Harrotasunaren Eguna bezala ezagutzen da.
2017ko maiatzetik Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI/NBI) organigramaren barnean administrazio unitate bat dauka zehazki LGTBI kolektiboa laguntzeko, honen berdintasuna benetan bermatzeko asmoz.
Berdintasun Arlo Munizipalek ere, era berean, LGTBI pertsonenganako berdintasuna ere ipini dute haien helburuetako bat bezala, agenda munizipalaren barnean genero aniztasuna eta aniztasun sexuala sartuz.
Erdialdea eta Tafalla ez dira atzean geratzen. LGTBI elkarte bat, LAIAK, aurrera ateratzen ari da, dudarik gabe, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako erreferentzia berriak ekarriko dituena, aniztasunaren errekonozimendu onuragarriarekin batera.
Tafalla eta Erriberriko udalek LAIAK kolektiboarekin batera lan egin dute EKAIN HARROA izenpean garatuko den LGBTIQ+ pertsonenganako sentsibilizazio eta errekonozimendu egitaraua ateratzeko.
Inma Abinzano Garjón, Laiak elkarteko kideak argitu nahi izan du “jaio garen momentutik deitu ditugun ate guztiak erabat zabalik izan ditugula. Tafalla eta Erriberriko Udalak zein haien Berdintasun Arloak, Garrasika, Kimuak, Rentería, Erriberriko Oihua, El olitense, Consorcio, Ascota, Merindad, Cadena Ser, Tafalla Televisión bezalako medio, elkarte zein enpresak etab. Ate ireki hauek aurrera jarraitzeko indar handia eman digute.”
“Gugan zerbait arraroa ikusten duten herkide guzti horiek animatzen ditugu gure ekimenetan parte hartzera. Ikusi gaitzatela askatasunez begietara eta bazter ditzatela haien beldur eta aurreiritziak. Konturatu daitezen haiek bezalako pertsonak garela: gure familiak maite eta zaintzen ditugu, gizartea ahal dugun moduan hobetzen saiatzen gara, gure ohiturak maite eta errespetatzen ditugu, garaiekin batera aurrera egiten dugu. Guzti haiei dibertsitate betaurreko batzuk oparitu nahi dizkiegu, alaiagoak izan daitezen eta izan gaitezen.”
Kartelean EKAIN HARROAren barnean sartutako ekimenak irakurri daitezke. Hau ekainaren 28an Tafallako Plazan ospatuko den eskualdeko kontzentrazioarekin amaituko da.
Gaur goizean ospatutako prentsaurrekoan Rakel Álvarez Aranaz, Tafallako Berdintasun Zinegotzia; Inma Abinzano Garjón eta Carlos Montoya Iñurrieta, LAIAK kolektiboko kideak eta Alejandro Antoñanzas Salvo, Erriberriko Berdintasun Zinegotzia izan dira.