
Udalak etxeko energia-neurgailuen mailegua eskaintzen du
Ingurumen eta Tokiko Agenda 21 batzordeak Tafallako Udalak zortzi Etxeko energia-neurgailu eskuratu dituela herritarrei uzteko jakinarazten du. Etxean, saltokietan, tail...
2015/5/25
X. Euskararen Egunaren barruan BAZKARI HERRIKOIA antolatua dago Arkakusoen Plazatxoan (euria eginez gero Azokako behekaldean). Entsalada mixtoa, arkume kalderetea eta postrea aukeran: arroz esnea, natillak eta flana. Ogia, ardoa, ura, kafea eta txupitoarekin osatuko da bazkaria. Helduek 15€, txikiek 10€ ordainduko dute.
Bazkari txartelak salgai egongo dira honako leku hauetan: Euskara Zerbitzua (Tafallako Udala), Txiki, Cuatro Esquinas, Pasadizo eta Javi tabernetan.
Bazkari txartelak erosteko azken eguna: ekainak 3. Ez zaitez gelditu lekurik gabe.
Bazkal ostean, TRIKIDANTZ TALDEA arituko da bazkariaren lekuan, alegia Arkakusoen Plazatxoan, gustu guztietako musika eta erritmoak, dantzatzeko eta abesteko aukera paregabea. Txiki eta gazteentzat XAMARIKO: txokoak, tailerrak, jokuak, eskulanak… sormena astindu Nafarroa Plazan.
Ingurumen eta Tokiko Agenda 21 batzordeak Tafallako Udalak zortzi Etxeko energia-neurgailu eskuratu dituela herritarrei uzteko jakinarazten du. Etxean, saltokietan, tail...
Tafallako Udalak gatz-edukiontziak jarriko ditu astearte honetan hiriko zortzi puntutan, elurte edo izozte kasuetan erabiltzeko, bai udal zerbitzuek, bai herritarrek. Gogor...
Tafallako Udalaren zerbitzuko arkitekto lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda osatzeko azaroaren 24an egindako probaren behin betiko emaitzak. RESULTADOS...