Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko otsailak 26

Ekimen ugari Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Foto noticia

2018/02/21

8mGaur goizean, Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkuren gelan, Berdintasun Batzordeak Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu duen egitaraua aurkeztu da. Egun honek XVIII. mende  amaieran hasi ziren eta hurrengo mendeko erdialdean indarra hartu zuten emakume langileen erreibindikazioetan du jatorria. Orduko erreibindikazioen artean, emakumearen sufragioa, soldata berdintasuna, berdintasun juridikoa eta familia zein laneko esplotazioa zeuden. NBE-k 1972a Emakumearen Urte Internazionala bezala izendatu zuen eta 5 urte beranduago deialdia zabaldu zien estatu guztiei, haien ohitura eta tradizio historikoen arabera Emakumearen Egun ofizial bat ipintzeko.

Prentsaurrekoan Rakel Alvarez, Berdintasun Zinegotzia eta Imelda Mañeru, berdintasun teknikaria izan dira. Hala ere, Udaleko hainbat ordezkari politiko bertan izan dira ere. Aurtengoa egun berezia dela argi uzten du egitarauak. Martxoaren 8rako maila internazionalean elkarte feministek grebarako deialdia zabaldu dute, eta hori dela eta, normalean 8rako antolatzen diren eginkizunak aurreko egunean ospatuko dira.

“Denbora bizitza bada, egunero zenbat bizi zara?” leloa duen kanpainia berdintasun teknikaria duten Nafarroako Udal guztien artean osatu da.

Zinema ziklo bat ere antolatu da, “Emakumea eta zinema”, martxoko ostegun bakoitzean bi sesio izango dituena ondoko pelikulekin: OLVIDATE DE NICK (martxoak 1), LA BATALLA DE LOS SEXOS (martxoak 8), ALANIS (martxoak 15) y UNA MUJER FANTASTICA (martxoak 22).

MARTXOAK 5 ASTELEHENA

Berdintasun Arloko Antzerki Tailerrak aurkezten du: Gora fartsa! *

La tina de la colada, Las aceitunas eta Maese Mimín antzelanekin.

Zuzendaritza: Marisol García González

Lekua: Kultur Etxea

Ordua: 20:00

Sarrera doan, aurretik gonbidapena hartu.

MARTXOAK 7 ASTEAZKENA

Martxoaren 8ko bazkaria Emakumearen Nazioarteko Eguna

14:00 Tubal jatetxea

Prezioa: 25€

Izena eman eta ordaindu: Tafallako Udaleko

Berdintasun Arloa (2. solairua). Epe muga:martxoaren 5a, 12:30 – 13:30 ordutegian.

Miriam García Pascual Tafallako kirolariari omenezko plaka jarri. Eskalatzaile

aitzindaria izan zen eta 86, 87 eta 88 urteetan. Nafarroako Gobernuak kirolari nabarmenaizendatu zuen.

Lekua: Familiaren etxean K/ Nagusia 40, Tafalla

Ordua: 18:30

Emakumearen Nazioarteko Eguneko Adierazpenaren irakurketa

Martxoaren 8ko Aitortza:

· Rocío Montoya Martí. Argazkilaria.

· EYA Zapatagintzako lehen emakume langileak.

· Peña Sport F.C Emakumezkoen Taldeko Lehen taldea.

Lekua: Tafallako Udaleko Udalbatza-aretoa.

Ordua: 19:00.

MARTXOAK 8 OSTEGUNA

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA EMAKUMEAREN LANUZTEA ZAINTZA BETEBEHARRETAN, KONTSUMOAN, IKASKETETAN ETA LANEAN.

12:00 Nafarroako Plaza. Mundu mailan mugimendu feministak deitutako lanuztea ikustarazteko ekintza.

20:00 Nafarroako Plaza. Elkarretaratzea/ Manifestazioa Tafallako Emakume Elkarte eta Mugimendu Feministek deitua.

MARTXOAK 9 OSTIRALA

Antzerkia *

Teatro Define´s Zarrakazteluko Talde Amateurrak aurkezten du Amigas

25 urte eta gero, bost emakume elkartu eta elkarri azalduko diote orain nolako bizimodu duten.

Zuzendaritza: Txema Villaplana

Lekua: Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Ordua: 20:30. Prezioa: 6 €

MARTXOAK 21 ASTEAZKENA

Bakarrizketa Pamela Palenciano Jodarren eskutik *

No solo duelen los golpes

Terapian sartu eta psikologoak esan zion lehen esaldia izan zen, eta bakarrizketa ikaragarri honen izena ere bai. Emanaldian umore dosi handiz, bere burua agertuko da, bere mutil lagun ohia, familia eta lagunen papera antzeztuko du.

Lekua: Centro Cultural Tafalla Kulturguneko zinema aretoa.

Ordua: 19:00. Sarrera doan.

Haurtzaindegi zerbitzua (*) izartxoa duten jardueretan. Bi egun lehenago eskatuz eta igualdad@tafalla.es helbidera mezua bidaliz.

+INFO

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento