Puntido Teatro Tafallako antzerki taldeak “El 11 de Tennessee Willians” obra antzeztuko du larunbat honetan, urtarrilak 22, kulturgunean. 19:00etan izango da 6 €ko sarrerarekin.
Tennessee Willians antzerkigile estatubatuarra, Un tranvía llamado deseo edo La gata sobre el tejado de zinc bezalako antzezlan eta filmen gidoilaria izan zen. Bere bost pieza laburrekin obra oso bat sortu dugu, XX. mendearen erdialdera auzo-komunitate baten gatazkak gertutik bizi eta sentiarazten dizkiguna. Lanak bere auzokideen bizitza eta arazoak aurkezten dizkigu. Bloke txiki bateko istorioak, non auzokideak logeletako maizterrekin, “ustekabeko” bisitekin eta tokiko merkatariekin erlazionatzen diren. Emakumeak protagonista gisa, bizitzea egokitu zaien gizarteak eta kulturak inposatutako bizimoduei helduta.