Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko otsailak 14

El Bardo taldeak “La Mordaza” aurkeztuko du larunbat honetan Kulturgunean

Foto noticia

Larunbat honetan, otsailak 19 larunbata, El Bardo antzerki taldeak “La Mordaza” antzezlana aurkeztuko du Kulturgunean. 19:00etan izango da 6€ko sarrerarekin. Hau Kulturgunean bertan edo internet bidez erosi daiteke.

Udako gau beroa da Frantzia landatarrean. Isaias Krapporen etxea da drama honen eszenatokia. Bere familiako kide guztiak izututa dituen despota bat da. Bere inguruan zapalkuntza, beldurra, askatasun falta giroa sortu du. Zapalkuntza horren aurrean, bidegabekeria horren aurrean isiltasuna jabetu da giroan. Ezin dituzte hautsi etengabeko beldurrez biziarazten dituzten kate horiek. Baina Krappok ere badu iragana. Iragan horretan, herrian batzuk baino ez dira partaide. Bere antzinako armakideak dira erresistentzian. Iragan ilun eta uherra, hobe dena isiltzea, ahaztea, atzean uztea. Baina iragan hori itzuli egiten da, presente geratzen da. Eta drama piztuko du.

SARRERAK EROSI

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento