Beste futbol bat posible da
Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, atsegin handiz gonbidatzen zaitu “Emakumeen futbolari askotariko begiradak: beste futbol bat posible da...” hitzaldi-solas...
Datorren asteazkenean, uztailak 28, tafallar Kulturgunean hitzaldi bat egingo da Xabier Irujo Ametzagarekin,emakumeak Nafarroako lehen foruan zuen paperari buruz. 19:30ean izango da, sarrera doan izanik. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du ekitaldia.

Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria da eta bertan genozidio-ikasketen irakasle bezala aritzen da. Liverpooleko Unibertsitateko Manuel Irujo Chair Fellowshipeko lehen Guest Research Scholar izan da, eta maiz ematen ditu jgenozidio kulturalari buruzko ikastaroak Boise State Unibertsitatean eta Kaliforniako Unibertsitatean (Santa Barbara). Irujok hitzaldiak eman ditu Amerikako eta Europako hainbat unibertsitatetan.
Filologia, Historia eta Filosofiako lizentziaduna da eta bi doktorego ditu Historia eta Filosofian. Doktoretza-tesi ugari zuzendu ditu, eta bost argitaletxe akademiko eta unibertsitarioetako batzorde exekutiboetako kide da. Aldizkari espezializatuetan hamar liburu eta artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta sariak eta goraipamenak jaso ditu Espainian eta nazioartean.
Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, atsegin handiz gonbidatzen zaitu “Emakumeen futbolari askotariko begiradak: beste futbol bat posible da...” hitzaldi-solas...
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...