Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko irailak 18

“Emakumeak eta kirola” berdintasunaren aldeko jardunaldia

Foto noticia

Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak eta Kirol Patronatuak, emakumezko taldeen erakusketa jardunaldi bat prestatu dute irailak 22rako, larunbat honetarako hain zuzen. Goizean zehar kirol talde eta mota ezberdinak ikusi ahalko dira, besteak beste: futbola, badmintona, gimnasia erritmikoa, saskibaloia, jende helduarentzako gimnasia, atletismoa, etab. Amaitzeko zumba irekia egingo da parte hartu nahi duen ororentzat.

Egun horretan bertan “Emakumeak eta kirola” erakusketa estreinatuko da plazan, 28a arte bertan ikusgai egongo dena eta gerora Tafalla Kulturgunera mugituko dena.

Azkenik, 28an, ostirala, hitzaldi – mahai ingurua ospatuko da Kulturgunean hurrengo kirolariekin: Ana Paz Aulló (Betiko kirolari tafallarra), Maitane Melero (Nazioarteko Atleta), Izaskun Osés (Nazioarteko atleta Paralinpikoa), Lydia Ardanaz (C.A. Osasunako futbol jokalaria).

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento