“Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
2015/2/24
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Tafallako Udaleko Berdintasun Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu hilabete honetan “Berdintasun politikak arriskuan. Alerta morea” lemapean.
Hasteko Zinema eta Emakumea Zikloa antolatu dute, Kultur Etxean ostegunero bina saiotan, 20:00etan eta 22:00etan. Honako film hauek emango dira: “Rostros de Sándalo” (martxoak 5), “La señorita Julia” (martxoak 12), “Siempre Alicia” (martxoak 19) eta “Alma salvaje” (martxoak 26).
Azpimarratu martxoaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan Manifestuaren irakurketa eta Martxoaren 8ko Esker ona ekitaldia izango direla.
Aurtengo aitorpena honako hauei egingo zaie: Esperanza Zudaire Morrás, Mª Teresa Iriso Erreguerena, Soledad Baztán Ibáñez, Uxue Murillo Goñi, Ander Olcoz García.
Estereotipoekin apurtzen lagundu duten pertsonak:
Ondoren afaria eta dantzaldia antolatuak daude Hola Tafalla hotelean. Joan ahal izateko 25 € ordaindu behar dira Udaletxeko Bulego Nagusian martxoaren 2a, astelehena, baino lehen.
Martxoaren 10ean, asteartea, “Bref” dokumentala emango da, Médicos del Mundo erakundeak ekoitzia, 18:00etatik aurrera Hiritar Zentroan. Ostiralean, martxoak 13, Ianire Estébanez Kolasan egongo da 19:30ean honakoaz hitz egiteko: “Sexmaitasuna: maitasun birtualak, mitoak deseraikiz, sareko amodioak, maitasunatik ziberkontrolera, klik batean”.
Halaber, Hiritar Zentroan argazki erakusketa antolatua dago: “Konpromisodun bidaia: Aurre hartzearen garrantzia emakumearen mutilazio genitalaren borrokan”, Médicos del Mundo erakundearen eskutik. Martxoaren 2tik 30era bitartean bisitatu ahal izango da.
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...
Abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 14ra, astelehena, arte zabalik egongo da Tafallako eta eskualdeko 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko e...