Tafallak Zuhaitz Eguna ospatuko du martxoaren 15ean
"Zuhaitzetik basora, urrats kolektiboa!" lelopean, Tafallako Udalak, Berdesia Elkartearekin elkarlanean, 2026 Zuhaitz Eguna antolatuko du martxoaren 15erako, igandea. Elkargun...
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI/NABI) bitartez, eta Tafallako Udalak, emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriaren aurkako jarduera koordinatzeko tokiko protokoloa sinatu dute, baita indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak eta haien seme-alabak modu integralean laguntzeko, kasu horien aurrean esku-hartze koordinatua, espezializatua, integrala eta kalitatezkoa bermatuz.
Patricia Abad NABIko zuzendari gerenteak eta Xabier Alcuaz Tafallako alkateak sinatu dute hitzarmena. Ekitaldian izan dira, halaber, Sara San Julián, NABIko Berdintasunerako Gobernantzako zuzendariordea; Estrella Lamadrid, Gobernu Ordezkaritzako Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurkako Koordinazio Unitateko zuzendaria; eta Goizeder Juango, Tafallako Udaleko Berdintasun eta Aniztasun zinegotzia. Era berean, protokoloa egiten parte hartu duten erakunde eta organismoetako ordezkariak ere izan dira.
Nabarmendu behar da emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean modu koordinatuan jarduteko tokiko protokolo hau funtsezko tresna dela lurraldean dauden erakundeen eta eragileen arteko koordinazio eta lankidetza egokirako, jarduteko jarraibide eta esku hartzeko tresna adostuak, homogeneoak eta kalitatezkoak ezartzen baititu, bakoitzak bere eskumenen araberakoak. Horretarako, jarduteko prozedurak homogeneizatzeaz gain, protokoloak optimizatu egiten du indarkerian espezializatutako baliabideen kudeaketa, emakumeak eta haien seme-alabak berriro biktimizatzea saihestuz.
Protokoloaren funtsezko faktore bat emakume horien arretan inplikatutako baliabideen koordinazioa da. Horretarako, tokiko koordinazio-mahai bat planteatzen da, honako hauen ordezkaritzarekin: Tafallako Udaleko Berdintasun Zerbitzua, udalerriko Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila, Tafallako Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako taldea, Tafallako Osasun Mentaleko Zentroa eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroa (CASSYR), zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Tafallako Udaleko Gazteria Arloa – Gazteriaren Etxea: ‘La Kolasa’ Gazte Etxea, Tafallako Eskualdeko Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala emateko Taldea (EAIV Tafalla), Familia Elkargunea (PEAIV Tafalla),
Koordinazio-tresna gisa, inplikatutako baliabideen artean sei hilean behingo bilerak ezartzen dira, kasuen jarraipena egiteko eta haien bilakaeraren eta gorabeheren erregistro homogeneoa egiteko.
Gainera, jarduteko protokoloa bi urtetik behin barrutik berrikusteko eta ebaluatzeko konpromisoa dago, eta seitik behin kanpotik, zuzenean inplikatutako pertsonen parte-hartzearekin.
"Zuhaitzetik basora, urrats kolektiboa!" lelopean, Tafallako Udalak, Berdesia Elkartearekin elkarlanean, 2026 Zuhaitz Eguna antolatuko du martxoaren 15erako, igandea. Elkargun...
Eman izena NOSak 2026ko martxoaren 13an, ostirala, emango duen kontzerturako sarrera bikoitz baten zozketan parte hartu nahi baduzu: ZOZKETAN SARTU
Bihar, martxoak 6 ostirala, Tafallako Kulturguneak The Clams eta Mare-m taldeen kontzertua hartuko du. Sarrerak esteka honen bidez eros daitezke 10€tan. Aldez aurretik, hain...