2015/2/3
Sandra Salas irakaslearen laguntzaz eta bost hilabeteetan zehar ikasitakoa biderkatzeko helburuarekin, Industria-Garbiketa Enplegu Lantegi Eskolako ikasleek joan den urtarrilaren 29an, ostegunarekin, lantegia antolatu zuten oinarrizko garbiketa teknikei buruzkoa. Bi orduko iraupena izan zuen lantegia Tafallako Gazte Etxean ospatu zen eta 2015eko Udaleko Gizarte Enplegu Babestuko Programako partaideei zuzenduta zegoen.

Lantegi Eskola egitasmoa Udalak sustatua da, Nafarroako Gobernuak (Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez ) bultzatua eta diruz lagunduta eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte-Funtsak batera finantziatua.
