BANDOA | Suteen prebentzioa
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
2015/5/28
15 langabetu trebatu dira Tafallako Enplegu Lantegi Eskolako Garbiketa Industrialean 2014-2015 ikasturtean zehar. Ikasleek bi lanbide ziurtagiri jaso dituzte: “Eraikin eta Lokaletako Azalera eta Altzarien Garbiketa” eta “Espazio Irekien eta Industria Instalazioen garbiketa”.
9 hilabeteko iraupena izan duen ekimenak formazioa praktikoa zein teorikoa izan du. Helburua lan-munduan txertatzea izan da eta Tafalladeko luzaroko langabeei zuzenduta zegoen.
Enplegu Lantegi Eskola formazio programa da Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbiztuaren bidez, sustatua eta diruz lagunduta, kasu honetan 185 mila eurorekin. Tafallako Udalak eta eskualdeko hainbat enpresak sustatzen dute, besteak beste: Tafallako El Caserío, Distrivisual, Cespa, San Manuel eta Hospital Nuestra Señora de la Caridad egoitzak eta Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatua.
Amaiera ekitaldi ofiziala Tafalla Kulturgunean ospatu da Tafallako Udaleko Cristina Sota jarduneko alkate andrearekin; Susana Morrás Ros, Nafarroako Gobernuko Aukeren Berdintasuneko Atalburuarekin; Berta Anaut Erdialdeko Enpresen Elkarteko Lehendakariarekin; egitasmoan lagundu duten enpresetako ordezkariekin eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoko ordezkariekin.
Cristina Sotak oroitarazi du “Tafallako Udaletik duela 25 urtetik sustatu izan dela irakaskuntza mota hau eta eskertu du hezitzaile taldearen lana, ikaslegoarena eta enpresa laguntzaileena ere.”
Bestaldetik, Susana Morrasek azpimarratu du “lantegi hauek martxan jartzen direnean, lan-munduan txrtetatzea dela helburua”. Silvia Ochoak adierazi du “ekimenak behar zehatz bati erantzuten ziola, izan ere kontratazio aukerak oso errealak zirela”. Ikasleetako batek ikasle guztien izenean eskerrak eman ditu.
Ondoren, esker oneko hitz batzuk irakurri dituzte Sandra Salas irakaslearen izenean, ezin etorria adierazi duena, eta ikasleei ziurtagiria banatu zaie. Talde argazkiarekin amaitutzat eman da ekitaldia.
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...