XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
Ostiral honetan, maiatzaren 21ean, Tafallako kulturgunean Estefanía de Pazen “EO!” lana aurkeztuko da. 20:00etan izango da, 8 €-ko sarrerarekin.
Cabaret paranormalaren ondoren, Estefanía de Paz Asín aktore nafarra “harago” doa izarrak bisitatzeko, EO! ikuskizunaren eskutik. Maitasun-kantua eskaintzen dizkie zientziari, emozioei, erosotasun-eremutik ateratzeari eta emakumeei. Izan ere, bi urte luzez, interpreteak ekoizle-lana ere egin du, eta proposamen honen azken xehetasunera arte hurbildu da. “Sarerik gabeko hutsunerako jauzia, baina oso ondo lagundua”, hain zuzen. Talde horretan Ana Maestrojuánek dramaturgia sinatu du, eta “espazioko esperientzia oso berezia” zuzendu du.
EO! : Emakume bat infinituan, zientzia eta bihotza elkartuta antzerki ikuskizun poetiko eta bakar batean. Interpretazioak, musikak, keinu-antzerkiak, bideo-proiekzioek eta zuzeneko emanaldiek unibertsoko antzerki-esperientzia bakarra eskaintzen dute. Gizaki gisa dugun existentziari, bakardadeari eta planetaren egoerari buruzko bidaia gogoetatsua. Halaber, komunikazioaren aroan sare sozialen erabilerari buruzko pentsamendu kritikoa sortzeko gonbita egiten zaie ikusleei.
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...