Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko uztailak 1

Erdialdea, ibai, aintzira, ardo eta gaztelu artean

Foto noticia

Nafarroan nonbait naturak, historiak eta gastronomiak bat egitekotan, hori Erdiko Lurrean gertatzen da. Aragoi eta Arga ibaiek zeharkatzen, ureztatzen eta lurralde anitzez markatzen dute, baratzeak eta mahastiak olibondo eta ibai sotoekin, hegaztiak ikuskatzeko paregabea den Pitillaseko aintziraren moduko paraje edota Nafarroako Erreinuaren garaietako zaintzarako atalaiekin nahasten dira. Erdiko Lurrean dago Erriberriko gaztelua, erret etxea, eta bertan dago ardorik onena bertan egiten delako eta bertan ereiten direlako baratxuri, zainzuri eta olibondoak eta bertako klima epela delako eta paisaia erraza eta ibiltzeko modukoa delako.

Baldorbaren moduko mendiak, artediak eta ibai basoak, bertako animaliak aske bizi diren soto itxurako galeria eta aintzirek, bakarra egiten dute lur hau.

Iruñea, Tafalla eta Tutera batzen dituen bide nagusiaren alboetan Baldorbako eta Uxueko haranak ikus daitezke. Lehena erdi arako elizen eta bizitza lasaiaren etxe, bigarrena, Nafarroako herri politenetako bat, goitik lur guztia ikusteko aukera ematen duena eta artzai migak jateko toki egokiena.

Orain milaka urte okupatutako gune natural eta bakarrak, anitza eta oparoa izateagatik eraldatu eta bizitakoak.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento