Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko otsailak 14

Erdialdeko Garapen Partzuergoko Ekintzaileei Laguntzeko Zerbitzua

Foto noticia

Negozio ideia bat duzu? Informazioa, aholkularitza eta laguntza behar dituzu martxan jartzeko? Zure sektoreko araudiari eta administrazio-izapideei buruzko orientazioa jaso nahi duzu? Zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko laguntzarik behar al duzu? Zure enpresa-proiektua finantzatu behar duzu? Ba al dakizu laguntzarik jaso dezakezun? Laguntza behar duzu tramitatzeko? Zure jarduera modernizatu edo zabaldu nahi duzu? Finkatu? Zure ekintzailetza gaitasunak garatu nahi dituzu?

Edozein kontsulta egiteko, eska iezaguzu aurretiko hitzordua:

Sustatzaileentzako arreta

Erdialdeko Garapen Partzuergoak, Erdialdeko enplegu eta tokiko garapenerako agentziaren bitartez, enpresa berriak sortzeko aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu 1994tik.

Erakundeak aholkularitza eta laguntza zerbitzu integrala ematen die ekimen ekintzaileak dituzten pertsona guztiei, eskualdean enpresa-proiektuak sortzen eta finkatzen laguntzeko.

Ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua doakoa da, eta erakundearen jardun-eremuan abian jarritako enpresa-ekimen guztiei laguntzea du helburu.

Eskaintzen diren zerbitzuak honako hauek dira:

  • Espiritu ekintzailea sustatzeko sentsibilizazio- eta hedapen-ekintzak
  • Sustatzaileak erakartzea, harrera egitea eta informazioa ematea
  • Aholkularitza-prozesua
  • Jarduerari ekiteko laguntza
  • Araudiei eta izapideei buruzko aholkularitza
  • Bideragarritasun-azterlana egiten laguntzea
  • Laguntzen eta diru-laguntzen informazioa eta izapidetzea

Laguntzen, ekiteko urratsen eta bestelako argitalpen interesgarrien berri izateko, bisitatu gure web-orria eta jarrai gaitzazu gure sare sozialetan:

Erdialdeko Garapen Partzuergoa Nafarroako Ekintzailetza Sustatzeko Sareko 10 entitateetako bat da. Zerbitzu hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (Nafar-Lansare) diruz laguntzen du.

http://www.navarraemprende.com /

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento