San Sebastian aurreko astea 2026
2015/4/30
Ereta Kirol Gunean, udako igerilekuak zeuden tokian, kirol anitzeko pista berria kokatu da. Kanpoko pista honetan aretoko futbola, saskibaloia eta boleibola egin ahal izango dira, saskiak eta ateak baitaude.
Hiritarrek helarazitako proposamenetatik sortu da gune honen erabilera erabakitzeko ideia.
Halaber, orain arte San Manuel eta San Severino zahar egoitzan zegoen osasunaren parkea kokatu da bertan. Adineko pertsonek erabili ahal izateko hainbat gimnastika-aparatu ditu. Eguzki-energiako hiru dutxa ere kokatu dira erabiltzaileek udan erabili ahal izan dezaten.
Parkea librea da irekiera ordutegiaren barruan: 9:30etatik 22:00etara. Erabiltzeko ez da baimenik eskatu behar. Hala eta guztiz ere, Kirol Patronatuak antolatutako jarduerak daudenean, lehentasuna izango dute, parkeko erabiltzaileen aurretik.
Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...
Ostiral honetan, azaroaren 21ean, 20:30etan, Tafallako Kulturguneak "Ícaro" antzezlana hartuko du. Sarrerak esteka honen bidez eros daitezke. STRAD, El biolinista errebeld...