2018/07/04
Pilota jokuetan aritzeko, erabilera askeko leku falta dela eta, Tafallako Kirol Patronatuak dohaineko ordutegi bat ipini du Ereta Pilotalekurako. Astelehenetik ostiralera izango da, 10:00ak eta 13:00ak bitarte eta pilota eta erraketa kirolak soilik praktikatu ahalko dira. (Esku-pilota, paleta, erremontea, zesta-punta, badminton, frontenis).
Ordua hartzeko Frontoiko kontseilaritzan erreserbatu beharko da. Ezingo dira beste motatako kirolak praktikatu (futbola, saski-baloia, esku-baloia, patinajea…), hauek lantzeko leku publikoak badirelako herrian.
Tenis pista ere dohainik erabili ahalko da 10:00etatik 13:00ak arte. Gainera, Kirol Patronatuak Calistenia/Workout parke bat ipini du Belodromo inguruan, tirolinaren parke alboan zehazki. Ekimen hau dohaineko erabilera duten eremuak handitzeko eta gasturik gabe, hiritarrek kirola praktikatu dezaten burutu da.
