Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko urtarrilak 5

Errege Magoek Tafalla bisitatu dute (irudiak)

2015/1/5
reyes 2

Urtarrilaren 5eko arratsaldean Errege Magoek Tafalla bisitatu dute, hiriko erdigunea zeharkatu duen ibilbidean. Errege Magoen Kabalkada tren geltokitik abiatu, Zangoza eta Severino Fernandez etorbideak zeharkatu eta Nafarroa Plazaraino iritsi da. 18:30ean hasten zen desfilea honako hauek osatu dute: dantzariak, pailaso trena, katu botaduna, Simpsondarrak, itsasontzi bikingoa, jostailuen gurdia, berunezko soldadua, Irala Dantza Eskola, Belengo jaiotza eta Musika Eskola. Guztiek Hiru Errege Magoei lagundu diete, gurdi eta pajeekin desfilea itxiz. Ibilbidean ehunka goxoki eta pilota jaurti dituzte.

Nafarroa Plazara iristean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Erregeek kioskotik agurtu dute jendea, bereziki ikustera hurbildu diren haurrak.
Ekitaldia bukatzeko goxokiak jaurti dituzte eta Udaletxeko ezkaratzean txikienak hartu eta haiekin mintzatu dira.

Ondoko loturan kabalkada eta Errege Magoen irudiak ikus daitezke.

2015eko ERREGE MAGOEN IRUDI SORTA

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento