2016/1/6
Aurreko urteetan bezala, joan den urtarrilaren 5ean Errege Magoek Tafalla bisitatu zuten, hirian barna ibili eta Nafarroako Plazaraino iritsi ziren kabalkadarekin. Bertan Errege Magoek ongi etorri egin zieten hiritarrei eta txikienak agurtu ondoren, Udaletxeko ezkaratzera gonbidatu zituzten denekin hitz egin ahal izateko.
Desfilean Errege Magoen karrozez gain, dantzariak, pailasoen trena, katu botaduna, Simpsondarrak, itsasontzi bikingoa, pottokiak, jostailuen karroza, berunazko soldadutxoa, Irala dantza eskola, Belengo estalpea eta Musika Eskolako kideak ere ikusi ahal izan ziren.
Ondoko loturan 2016ko Errege Magoen Kabalkadako argazkiak ikus daitezke.
2016KO ERREGE MAGOEN KABALKADAKO IRUDIAK