
Ferien programak bi aldaketa izan ditu
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
2014/12/31
Urtarrilaren 5ean, arratsaldean, Errege Magoek Tafalla bisitatuko dute. Erregeen Kabalkada Batzordeak antolatzen duen desfilea aurten 18:30etan abiatuko da tren geltokitik. Zangoza eta Severino Fernandez etorbideak zeharkatu ondoren Nafarroa Plazara iritsiko da. Plazako kioskotik ongi etorria emango dute eta Udaletxeko ezkaratzean txikienak hartuko dituzte.
Aurten 7 gurdi ibiliko dira Tafallako kaleetan eta Errege Magoen hiru gurdiei lagunduko diete: Dantzariak, pailasoen trena, Simpsondarrak, itsasontzi bikingoa, katu botaduna, Pottokiak, berunezko soldadua, Ara Irala Dantza Eskola, jostailuen gurdia, Belengo jaiotza, Musika Eskolako ahotsak eta instrumentuak. Jarraian Errege Magoen hiru gurdiak (Meltxor, Gaspar eta Baltasar) bere pajeak eta laguntzaileekin.
Antolakuntzatik ibilbideko segurtasunak duen garrantzia azpimarratu nahi dute, arriskuak ekiditearren gurdietara ez hurbiltzeko gomendatuz. Bestaldetik desfile bitartean, Plazako kioskoan eta Udaletxeko ezkaratzan goxokiak eta pilotak banatuko dituzte.
Urtarrilaren 3an, larunbata, Errege Magoen pajeak Tafallan egongo dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Tafallako Ereta frontoian. Bertan haurren gutunak jaso, neska-mutilekin hitz egin eta goxokiak banatuko dituzte.
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra eskalada ikastaroa egingo da Miriam Garcia Rokodromoan eta Ereta Kirol Klubeko Boulderrean. 2012. urtea baino lehen edo urte horretan bertan ...
Heldu dira otsaileko Feriak, ostegunetik igandera, hilaren 9tik 12ra, eta asmo handiko ekitaldi-programa batekin ospatuko direnak. Jacinto Goñi Jai zinegotziak gaur goizean a...