Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko ekainak 13

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barnean, Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolen topaketa Tafallan ospatuko da

Foto noticia

2018/06/13

CartelFestivalTeatroOlite2018Uztailaren 20tik abuztuaren 4ra ospatzen den Erriberriko Antzerki Jaialdiak antzerki klasikoaren aldeko apustua egin du aurtengoan, epealdi eta joera guztietara zabalik egonik, erreferentzia internazionaleko jaialdia bilakatzeko, autore eta talde europear zein latinoamerikarrei lekua emanez.

Hiru arte dramatiko eskolen kurtso amaierako lanak beste behin Tafalla Kulturgunean aurkeztuko dira. Nafarroako Antzerki Eskolak Angélica Lidell-en “Eché mi corazón a freír en la sartén” aurkeztuko du; Bordeleko Antzerki Eskola Nazionalak, Antzerki Klasiko Talde Gaztekon aktoreekin, Calderon de la Barcaren “La vida es sueño” eta Sevillako Goi Mailako Arte Dramatiko Eskolak Federico Garcia Lorcaren “Así que pasen cinco años”.

Uztailak 23, astelehena. 20:30

Nafarroako Antzerki Eskola –  “Eché mi corazón a freír en la sartén”

Angélica Lidell-en testuetan oinarritutako obra honek, triste, hilik eta bakarrik sentitzen diren emakumeei buruz hitz egiten du. Nola amodioa eta inteligentziaren porrota suertatzen denean, elkarri min ematera ekiten diogun, koldarkeriaren eraginez sortutako umilduraz. XXI. Mendeko emakumearen egoeraren erakusle da obra hau, eta matxismoaren gaia jorratzen du. Mina eta gorrotoaren edertasuna bilatzen du, ikuslearengan nolabaiteko barne gatazka sortzeko.

“Gaizkia etengabeko legea da, ongia berriz ahalegina” (Angélica Lidell)

Prezioa: 6€

 

Uztailak 23, asteartea. 20:30

ESAD Sevilla – “Así que pasen cinco años”

Federico Garcia Lorcaren obra honen egitura xumea eta klasikoa da (hiru ekitaldi haien aurkezpenekin, arazoa eta bukaera). Amodioa lantzen duen obra da, baina batez ere, bere bigarren izenburuak azaltzen digun bezala (“La leyenda del tiempo”), denboraz hitz egiten du. Denboraren eta Lorcak “Amets” deitzen duenaren arteko etengabeko lehiaz, zehazki. Izenik ez duen gazte bat da protagonista eta etorkizunaren eta idealizatutako amodioaren arteko konfrontazioa erakusten du. Gaztea neskatxa batekin dabil, baina honek ez du bere harremana mugaraino eraman nahi 5 urte sinboliko pasatu arte. Hala ere, denborak ez du itxaroten eta hemen sortzen da gaztearen ezinegona. Nola ez, heriotzak ere bere agerpena egiten du, Lorcaren obratan ohizkoa den bezala.

Prezioa: 6€

Asteazkena, uztailak 25. 20:30

Bordeleko Antzerki Eskola Nazionala – “La vida es sueño”

Calderón de la Barca-ren drama honek garrantzizko arazo filosofikoak azaltzen ditu: gizakiaren bizitzan heziketak duen eragina, patuaren aurrean borontateak duen ahalmena eta giza existentziaren balio eskasa. Gaztelerazko narratzaile batek 12 antzezleren arazoak azaltzen ditu. Gaztelera eta frantsesaren arteko nahasketa suertatzen da eta instrumentu eta ahotsak nahasten dituen zuzeneko musikak laguntzen du dena. Bordeleko Antzerki Eskola Nazionalaren proiektu honetan Madrilgo Koro Gazteko 70 ahots batzen zaizkio.

Prezioa: 6€

Tailerrak

Erriberriko Antzerki Jaialdiak, bere hemeretzigarren edizio honetan, bi tailer antolatu ditu antzezle nafarrentzako eta haietako bat Tafallan ospatuko da. Jose Tomek “A la búsqueda de Calderón” kurtsoa emango du uztailaren 23tik 27ra, eta bertan Calderonen “La vida es sueño” obraren, aktoreen eta autore beraren analsia egingo da.

Kartela eta sarreren salmenta

Tafalla Kulturguneqan eta Udalaren web orrian (https://es.patronbase.com/Tafalla/Productions), 6€ren truke.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Erakusketak urrian zehar Kulturgunean

Erakusketak urrian zehar Kulturgunean

Tafalla Kulturgunean 2024ko urrian egingo diren erakusketa berriak: Alde batetik, urriaren 1etik 18ra, Tafalla Kulturguneko Erakusketa Aretoan, lehenengo solairuan, "Gailur...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento