Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko otsailak 19

Eskaintza sozio-kulturala martxoa, apirila eta maiatzerako

Foto noticia

Gaur goizean Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan martxotik maiatzera izango den egitarau kulturala aurkeztu da. Tafallako Udaleko Zerbitzu Sozialek zein Berdintasun eta Euskara arloek hurrengo hilabetetarako tailerrak, hitzaldiak, kurtsoak eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Helburua bizitzan zehar lantzeko kidetza eta ikasketarako espazioak erraztea da eta erabilitako aurrekontua 7.800€koa izan da osotara.

Aurora Beroiz, Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuen teknikariak azaldu duenez, arlo honetan antolatu diren ekimenak Harrera programa, Umeentzako eta familientzako programa eta Integrazo sozialaren programaren barnean sailkatzen dira.

Garapen pertsonala hobetzeko asmoarekin hainbat tailer prestatu dira: zahartze oparoari buruz, ohitura osasungarriak, “chikung” txinatar medikuntza tradizionala… Eta umeen garapen autonomoa laguntzeko 0-12 bitarteko umeak dituzten familientzako hainbat tailer eskaintzen dira: anai-ahizpen arteko gatazkak, ikasteko ohiturak, dolua, izozki naturalen prestaketa… Erabilitako aurrekontua 3.300€koa izan da.

Berdintasun Arloak antolatutako ekimenak, Ahalduntze eta berdintasunaren programaren barnean sartzen dira, eta interes eta adin ezberdineko emakumeei hausnarketa leku bat eskaintzea dute helburutzat, ikuspuntu feminista batekin, hauen ahalduntze personal eta kolektiboan aurrera pausoak emateko asmoz. Tailerrek hainbat gai jorratzen dituzte: gazteentzako sare sozialak, garapen pertsonala, antzerkia, argazkilaritza, etab.

Jarduera hauek Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Institutuaren diru-laguntza jaso dute eta egitaraua osatzeko erabili den aurrekontua 3.000€koa da.

Azkenik, Ana Flamarique, Tafallako Udaleko Euskara Teknikariak “Ager Vasconum” lehiaketaren hirugarren edizioaren datak aurreratu ditu. Udalerri ezberdinek parte hartzen dutenez, urtero herri batean egiten da sari banaketa eta aurten Zangozan izango da. Aurrerago azalduko dira lehiaketaren baldintzak. Erabilitako aurrekontua 1.500€koa da.

Izena emateko 012 edo 948 012 012 telefono zenbakietara deitu beharko da otsailaren 19tik 28ra bitarte. Taileretako edukiera 15 pertsonakoa izango da. Ekimen batzuek haurrak zaintzeko zerbitzua izango dute.

Kontsultatu hemen ekimen guztiak:

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Peña Sporten erakusketa Kulturgunean

Peña Sporten erakusketa Kulturgunean

Ekainaren 16tik 30era "100 urteko pasioa urdinez eta beltzez" erakusketa izango da ikusgai Kulturgunean, Peña Sporten mendeurrena dela eta. Bertan, argazkiak, kamisetak, gara...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento