Gaur goizean, Tafallak martxotik ekainera bitartean eskainiko duen eskaintza sozio-kulturala aurkeztu da udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Zehazki, Euskara, Berdintasuna, Gazteria eta Oinarrizko Gizarte arloak izan dira, teknikarien bitartez, programatutako ekitaldien xehetasunak eman dituztenak.
Ekitaldien artean, honako hauek nabarmentzen dira: zeinu-mintzairari buruzko ikastaroa, oinarrizko gizarte-arloak bultzatuta; herri-dantzen ikastaroa; irakurketa-kluba eta Bertso Eskola, Euskara Sailak bultzatua; berdintasun-arloko ahalduntze-tailerrak; edo zibertxapelketa eta banakako aholkularitza psikologikoa, Kolasan, Gazteria Sailak antolatua.
Izen-emateak, gehienak doakoak, datorren martxoaren 10era arte egin daitezke, 948 012 012 doako telefonoaren bidez. Kolasan egingo diren tailerretako izen-emateak Gazteriaren Etxean bertan egin beharko dira.
