2015/2/12
Tafallako Udalak taillerraz, hitzaldiaz eta erakusketaz osatutako eskaintza soziokulturala antolatu du 2015ko martxoa, apirila eta maiatzerako.
Eskaintza hau honako udal zerbitzu hauek landu dute, batera eta era koordinatuan: Berdintasun Arloa, Euskara Zerbitzua eta Gizarte Gaietako Arloa.
Eskaintza komun honen xedea da batetik gai askotariko ikasketa guneak erraztea eta bestetik gizon-emakumeak, adin eta kultura askotakoak harremanetan jartzea.
Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute 012 telefonoan, 8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Epea otsailaren 16an hasi eta 27an bukatuko da.
Publizitate honen bitartez, Tafallako CEBAk (Helduen formazioa eta Aholkulari Gela) egiten duen formazioa zabaltzen laguntzen du Tafallako Udalak.
INFORMAZIO LIBURUXKA (966 Kb)