2018/01/07
Ekialdeko maiestateak beste urte batez ongi etorriak izan ziren Tafallara, kabalkada txukun eta euri tanta gutxi batzuen laguntzarekin. Kalejira ordu laurden lehenago hasi zen, prezipitazio arriskuarengatik, dena den, euriak magoen eta hauek ikustera hurbildu zirenen presentzia errespetatu zuen.
Marrazki bizidunetako pertsonaiek, vikingoek, pailazoek, musikariek eta dantzariek parte hartu zuten Errege Magoak Nafarroako Plazaraino eraman zituen segizioan. Melchor, Gaspar eta Baltasarrek ondo portatu behar zirela gogorarazi zieten umeei.
Ondoren, Arturo Goldaracena Tafallako Alkateak herriko orotariko giltza eskeini zien erregeei, gerora gure etxeetan arazorik gabe sartu ahal izateko. Azkenik, Udaletxearen beheko aldean neska mutilen eskaeretaz pertsonalki arduratu ziren. Esker mila Errege Mago maiteak, beste urte batez gure herri ospetsu baina apala bisitatzeagatik.