Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko irailak 8

“Eskola arrakastarekin bat eginez” kanpaina aurkeztu da. Tafallan 150 neska-mutilentzat onuragarria izango da

Foto noticia

2015/9/8

Imagen 007Tafallak “Eskola arrakastarekin bat eginez” kanpaina babesten du. Kanpaina hau “La Caixa” Gizarte-ekintzak Nafarroako Gurutze Gorriarekin batera abian jartzen duen “Orain inoiz baino gehiago” egitasmoaren barruan kokatzen da.

Horrela, “La Caixa” Gizarte Ekintzak 50.000 euro eman dizkio Nafarroako Gurutze Gorriari “Orain inoiz baino +” gizarte-larrialdi deiari erantzuteko helburuarekin. 2012an hasi zen eta zehazki krisiak gehien jotzen dituen familiei eskola arrakastan laguntzeko asmoz sortu zen.

“Eskola arrakastarekin bat eginez” bi erakunderen arteko ekimena da eta jada honako material hau banatzen ari dira: Nafarroako Gurutze Gorriak emandako 2.000 eskolako kita, eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak utzitako 30 euroko 1.500 txartel eskola materiala erosteko. Ekimenaren asmoa da gizarte kalteberatasunean dauden haurrek oinarrizko materialik falta ez izatea ikasturte berriari ekiteko.

Nafarroako Gurutze Gorriak erabiltzen dituen datuen arabera, Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren laguntzaz, Tafallan baliabide ekonomiko gutxi duten 137 neska-mutilentzat zehazki izango da onuragarri.

Gaur goizean izan da aurkezpena eta bertan izan dira: Arturo Goldaracena, Tafallako Alkatea; Ana Díez Fontana, Nafarroako CaixaBankeko lurralde-zuzendaria; eta Pedro Herrero, Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakaria.

Arturo Goldaracenak, Tafallako Alkatea, egitasmo mota hauen aldeko Udalaren babesa berretsi du eta jarduera hauekiko konpromisoa  eskertu du.

 

Nafarroako Gurutze Gorriko Lehendakariak, Pedro Herrero, sektore ahulenekiko sostengu handi hau baloratu du, batez ere neska-mutilekikoa azpimarratuz.

Egungo krisi sozioekonomikoa iristearekin batera Gurutze Gorriak gizarte bazterketa egoeran dauden adin txikikoekin egiten den lana azpimarratu nahi izan du, haien familiak eta inguruak pairatzen duten eragin negatiboa leuntzen saiatzen direlarik.

Esku-hartzearen ildo nagusia “Askaldu, ikasi eta ongi pasatzen dut” izeneko gizarte eta hezkuntza egitasmoan gauzatzen da, eskola materiala, liburuak eta jostailuak banatuz. Era berean, tokiko garraio laguntzak eta bekak banatzen dira familiaren adiskidetzerako eta lehen mailako laguntza txartelak, haurrentzako janariak, osasun-laguntzak eta ez-ohiko laguntzak ere bai.

Bestaldetik, Ana Díez Fontana Nafarroako lurralde zuzendariak “elkarrekin lan egiteko beharra azpimarratu du, esaterako Gurutze Gorria bezalako erakundeekin gizarte bazterketak gehien jotzen dituen kolektiboen (batez ere haurren) egoera zaila leuntzeko asmoz”; ezinbestekoa da Tafallako Udalarekin egin den lana hainbat ekimenetan. La Caixa-Gizarte Ekintzak 13 miloiko euroren ekarpena zuzentzen du Nafarroan.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Kulturguneko aparkalekua ireki da

Kulturguneko aparkalekua ireki da

Tafallako Udalak jakinarazten du hirian ibilgailuentzako aparkaleku berri bat irekiko dela. Instalazio berri horren helburua mugikortasuna hobetzea eta tokiko zerbitzu eta sal...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento