Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko ekainak 22

Etorkinei bideratutako 2017-2018ko Gaztelerazko alfabetizazio kurtsoa amaitu da

Foto noticia

2018/06/22

23-6-18-Mujeres-inmigrantes-con-sus-diplomas-de-alfabetizacionGaur goizean Tafallako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, etorkinentzako alfabetizazio eskolaren kurtso bukaera ospatu da. Berdintasun Arloak eta Gai Sozialen zinegotzigoak antolatu du, Kristian Rey-k banatuta eta Escolapios ikastetxeko Itaka Fundazioaren eta hiru bolondresen laguntzaz kordinatuta. Bertan Arturo Goldaracena, hiriko alkatea; Rakel Alvarez, Berdintasun zinegotzia; Albina Prieto, Giza Zerbitzuen zinegotzia; Kristian Rey pedagogoa; Escolapios ikastetxeko Itaka Fundazioko kideak eta kurtsoan parte hartu duten bolondresak izan dira.

taller_alfabetizacionKlaseak 2017-2018ko kurtsoan zehar eman dira, astearte eta ostegunetan zehazki, Marqués de la Real Defensa eskola publikoan. Albinaren hitzetan, “Lekua emakumeen parte hartzea bermatzeko izan da, hauetako askok haien semeak ikastetxe honetara eramaten dituztelako. Dena den, azken bi hilabete hauetan Escolapioseko gela batean eman dira klaseak, beste gela urak hartua zegoelako”. Hiru mailatan banatu dira kurtsoa lantzeko eta 25 emakumek parte hartu dute osotara: Afrikar eta Errusiar batzuetaz gain, Marokoarrak gehienak.. “Jendearen iraunkortasunak eta parte hartzeak argi utzi du honen emaitza ona, gainera, gaztelera ahoz eta idatziz ikasteaz gain, haien artean erlazionatzeko eta gure kulturaren hainbat aspektu ikasteko baliagarria izan zaie ere bai, emakume bezala haien abilezia eta ahalmena baloratuz”, adierazi du Prietok.

Rakel Alvarezen arabera, “Berdintasun Arloak eta Gai Sozialen zinegotzigoak argi genuen etorkinei eta bereziki, haien ezaugarri kulturalak kontuan hartuta, emakumeei bideratuta egon behar legokeen gaztelerako alfabetizazio kurtso bat martxan jartzea premiazkoa zela”..

Kurtsoa ez da alfabetizazio tailer hutsa, irakurketa eta idazmena menperatzea errekurtso garrantzitsua baitira ingurunera egokitzeko, eta lanketa pertsonala eta soziala garatzeko. Haientzako berria den egoera honetan, haien bizitza propioaren agintea hartzeko gai izatea bilatzen da.

taller_alfabetizacion2Kristian Rey, kurtsoaren kordinatzaileak, zera esan du: Udaletxearen eta Esxolapioseko Itaka Fundazioaren arteko bideak eraikitzeaz gain, haratago joaten ari gara, Tafalla harreraren aldeko hiria bihurtzen ari gara.

Arturo Goldaracena alkateak positiboki baloratu du ekintza hau, gainontzeko zinegotziek haina. Jatorri desberdineko pertsonen bilkura hauek onuragarriak dira. Hizkuntzaren ezagutzak pertsonen gizarteratzea laguntzen du, hortaz, gure hiria desberdinak direnen integrazioaren alde bideratzeko baliagarria da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento