Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko urtarrilak 29

Etxepare erakusketa ikusgai Tafallako Liburutegian

Foto noticia

Erakusketa ikusgai egonen da Tafallako Liburutegi Publikoan (Haurren aretoan) Otsailaren 1etik 12ra bitartean. Ordutegia: 14:30 – 20:30.

Nafarroako hainbat toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, Etxepare sariak antolatzen dituzte euskaraz sortutako haurrendako album ilustratuak saritzen dituztenak urtero. Izan ere, euskaraz argitaratzen diren album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak.

Kontuan izan behar dugu albumak dituen ezaugarriengatik garestia dela bere produkzioa. Argitaratzeko zailtasun hori bihurtzen da, hain zuzen, albumak sortzeko oztopo nagusi. Beraz, Etxepare sariaren helburuak betetzeko ez da nahikoa saria ematearekin, lanak argitaratzen ere lagundu behar da, eta, horiek horrela, liburuak argitaratu egiten dira Pamiela argitaletxearen eskutik.

Orain arte plazaratutako liburu guztien erakusketa da hau, guztiak ere kalitate handikoak eta euskal literaturaren alorrean erreferentziazkoak. Ikusgai dauden lanen artean eskarmentu handiko egileenak daude, baina beste askok beren burua Etxepare sariaren bitartez eman dute ezagutzera. Euskal literaturan album irudidunen alorrean egun egiten denaren isla da erakusketa.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento