Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko uztailak 2

Euriak eguna zapuztu zuen, baina jaia ez

Foto noticia

2018/07/02

DSC_0469Larunbat honetan Tafallako Gazte Jaietako egun handia ospatu zen, garito-erronda, bazkaria eta kontzertuekin. Tamalez, ekaitzak arratsaldea izorratu zuen, egitarauan zeuden ikuskizun asko bertan behera utziz.

Kolasan egindako hamaiketako baten ondoren, Susana Baztan, tafallako ekintzaile gazteak egunari hasiera eman zion, zuziriari sua emanez. Gazteak garitoz garito mugitu ziren tekno-gurdiaren doinupean, eta honek bereak egiten zituen noizbehinka trabatuz ala ixilik geratuz.

Eguerdian, 350 pertsona inguru bildu ziren Kondearen Parkeko zuhaiztian, pasta, txerri-sahiets eta postrea zuen menu zaporetsu batez gozatzeko. Hauen aurrean Aitor Ayerra bakarlariak jo zuen, eta ostera bi guneetako ikuskizunak hasi ziren.

Tximaluzeen gunean Ostikadak eta Noise taldeak aritu ziren, gerturatutakoen aurrean itxura ona erakutsiz. Lehenengoek, oso gazteak hauek, bertsio kontzertu bat eskaini zuten, taula gainean tinko eta gogotsu azalduz. Indartsu datoz, duda barik. Bigarrenek, definitzeko zaila den estilo batekin baina ukaezina zaien talentuarekin, gure eskualdeak eman duen berrikuntza interesgarrienetako bat erakutsi zuten: Neska-mutilak batera jotzen, kitarraren riff eta punteatze bortitzak, erritmo aldaketak eta baxu bihurria… Guzti hau ahots nagusi zoragarri batez lagunduta.

DSC_0518Bitartean, antzezlekuaren beste aldean nobedade nagusia ikusi zen, Oilarren Gatazka. Tafallar gazteek, ikuslego sutsuaren aurrean, rap erritmopean haien etsaia zirikatzeko gaitasuna erakutsi zuten, epaileak ematen zizkien hitzei jarraitasuna emanez, bertsolarien estilo hutsa erakutsiz. Askorentzako pena merezi izan zuen ikuskizuna, gure gazteen artean indarra hartzen ari den estilo honetaz lagunduta.

Jaialdia ez zen asko luzatu, arratsalde parteko ekaitzak ikuskizunak bertan behera geratzea eragin zuelako. Giroa tabernen gunera mugitu zen, tekno-gurdiaren laguntzaz. Ondoren, Los Lucians eta Zartako-K taldeek Informal Aretoan jo zuten eta Cesar Magán eta Ion Kombo DJak Buster Pubean. Tafallako tabernek herriko gazteek behintzat haien kontzertua eman ahal izatea lortu zuten.

IRUDI GALERIA

DSC_0493

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento