Eguraldia nahiko ankerra azaltzen zen otsaileko Ferietako astebururako, dena den, etengabeko euri zaparradek eta gure lurrak hain ondo ezagutzen duen ipar-haizeak ezin izan zuten azoka zapuztu, antolatutako ekintza guztiak aurrera eraman baiziren.
Ostiral goiza Azoka Eremuan ospatu zen Tafalla Hiriko IV. Hegazti Eoalak Sariketarekin hasi zen, azoka egun guztietan ikusgai egongo zena. Baita ohizko zaldi azokarekin, inoiz baino txiroagoa hau, soilik 43 animali sartu (Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa eta Aragoitik etorriak) eta 41 saldu zirelako.
Arratsaldeko ekimenak arazorik gabe aurrera eraman ahal izan ziren, teilatupean noski. Merkatu Enparantzako behekaldean Nafarroako JD duten Ardorik Onenen dastatze-hautaketa egin zen, Julian Palacios nekazariaren eskutik, eta Tafalla Kulturgunean XXIII. Tafallako kirolarien Sari Banaketa ospatu zen.
Larunbat goizean Azoka Eremuan animali erakusketa eta Arku-tiro tailerra egin ziren, noizbehinka erortzen zen euripean. Dena den, asko izan ziren Azoka Eremura hurbildu zirenak arratsaldean ere, Zahori Hipikak antolatu zuen Zaldiketa lanen Erakusketaz gozatzeko.
Aipatzekoa da ere Tafallako Peñek eta Kimuak Gazte Asanbladak egun osorako antolatu zuten egitaraua, herria gaztedi tonuekin alaitu zuena. Hau Pasadizo Tabernaren aurrean ospatu ziren kontzertuekin amaitu zen; Leytz, Los Lucians eta Ska-lofrio taldeen eskutik.
Igande goizean euriak barkatu zuen eta tafallarrak kalera atera ziren. Eguerdi osoan zehar Nafarroako Enparantza zein inguruko kaleak jendez bete ziren, besteak beste, artisau-janari postuetaz, landare eta loreen erakusketa eta salmentaz eta Calatayud Paseoko postutxoetaz gozatzeko.
Aurten txerria izan zen azokaren protagonista: gerturatu zirenek Tafallako Txistorra egileen erakusketaz eta txerri erreaz eta bertako txistorra dastaketaz disfrutatu ahal izan zuten. Azkenik, urtero bezala, Txerri zerutarraren zozketa ospatu zen.
Asier Marco konpartsak antolatu zuen Erraldoien elkarretaratzeak ere jende dezente bildu zuen; Erri-Berri, Santakara, Buztintxuri edo Tafallako Ikastolako Erraldoien presentziarekin, besteak beste. Eretan ospatu zen Eskuz binakako pilota partidu profesionalarekin, Ardanbera Fanfarrearen animazioarekin eta Hiritar Zentroan ospatu zen dantzaldiarekin amaitu ziren feriak.
LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Tafallako Udalak giza eskubideen, aukera berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuaren aldeko konpromisoa erakutsi nahi du,...
Tafallako Udalak “Abako erreka-arroko bigarren mailako baltsak hobetzeko proiektua” gauzatu du, ibai-ekosistemak leheneratzeko eta ibai-uholdeen arriskua arintzeko jarduke...
Tafallako Udalak San Juan suak bertan behera uztea erabaki du tenperatura altuak direla eta, suteak izateko arrisku handia dagoelako.
Ostiralean, ekainaren 19an, jakitera e...
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.