Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko irailak 29

Euskara ikasteko diru laguntza deialdia (2019ko urritik 2020ko irailera artekoa)

Foto noticia

Tafallako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskara ikastea helburu duen diru laguntza eskainiko du. Honako ezaugarri hauek izanen ditu:

XEDEA

Deialdi honen helburua 2019/2020 ikasturtean euskara ikasteak ekarri duen gastua neurri batean diruz laguntzea da.

BALDINTZAK

Eskatzaileak.

Euskara ikasteko diru laguntza hau eska dezakete baldintza hauek biltzen dituzten pertsonek:

  • 16 urtetik gorakoa izatea
  • Tafallan erroldatuta egotea. Onuradunak erroldaturik segitu behar du ikasturtea amaitzen den egunean, laguntza osoa eskuratuko badu. Hala ez bada, kalkulu proportzionala eginen da bajaren egunaren arabera.
  • Tafallako langileek, administrazio publikoren bateko langileak izanik, ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu, euskara ikasteko berariazko planetan sartuta badaude.

Ikastaroak

  • Diruz lagunduko dira ikastaro homologatu estentsiboak (120 ordu baino gehiago), intentsiboak (70 ordu baino gehiago), barnetegiak (gutxienez 7 egunekoak) eta autoikaskuntza. Aurreko ikasturtea lagunduko da diruz, ez orain egiten ari dena.
  • Maila bereko kurtso batengatik jaso dezakete laguntza eskatzaileek, salbuespenezko kasuetan izan ezik. Horiek behar bezala baloratuko ditu organo eskudunak eta eskatutako gutxieneko asistentzia egiaztatu beharko da (klase orduetatik %80).

Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira bestelako erakunde publiko nahiz pribatuek xede bererako ematen dituzten gainerako guztiekin, baina inoiz ez da gainfinantzaketarik izanen. Horrelakorik gertatuz gero, horren berri emanen zaio Udalaren Euskara Zerbitzuari, diru-laguntzaren zenbatekoa behar den gehieneko dirumugaraino gutxitzeko.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA.

Eskaerak Tafallako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira edo, bestela, erregistro telematikoaren bidez, laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Epea luzaezina izanen da eta epe horretatik kanpo ez da eskaerarik onartuko.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo Udalak konpultsatuak. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoak 3/2018, abenduaren 5ekoa, ezartzen duen bezala tratatuko dira. Eskatzaileak Tafallako Udaleko Erregistroan ondoko dokumentuak aurkeztuko ditu:

  • Diru laguntza eskabidea (Tafallako Udaletxean eskatu edo web orritik jaitsi daiteke).
  • Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria. Horrek ikastaroaren ezaugarriak azalduko ditu: iraupenaren datak, maila, ordu kopurua, asistentzia eta kostua. Asistentziak %80tik gorakoa izan beharko du, laguntza kobratu nahi bada
  • Matrikula ordaindu izanaren frogagiria, banku entitateak edo ikastaroa antolatu duen erakundeak egina.
  • Diru-sarrera zer banku-libretatan jaso nahi duen, libreta haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.
  • Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, tributu betebeharrak eguneratuak izatea egiaztatuko duena.
  • Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria betebeharrak eguneratuak izatea egiaztatuko duena.

Hutsak zuzentzea. Aurkeztutako eskaeran agiri edo daturik faltako balitz, Udaletik jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean okerra edo hutsa zuzentzea eskatuko da. Epea igaro ondoren, eskatutako agiri edo datuak ez badira zuzendu, onuradunak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Deialdi hau bete ahal izateko 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako diru partida erabiliko da, hain zuzen ere 0 3350 4800001 “Euskara ikasteko diru laguntza” izeneko partidatik 4.500 euro bideratuko dira helburu hori betetzeko. 5.2 Laguntza matrikularen kostuaren %50 izanen da. Ikasleak ez du jasoko 250 euro baino gehiagoko laguntzarik.
  • Nolanahi ere, eta aurrekontuan horretarako den diruaren arabera, eskabide kopurua deialdian den izendapen ekonomikoa baino handiagoa bada, ezarritako betekizunak betetzen dituzten pertsonen artean hainbanatuko da.

EBAZPENA ETA JAKINARAZTEKO EPEA

Diru-laguntza emateko prozedura agindu, ireki eta ebazteko eskumena duen organoa tokiko gobernu batzarra izanen da.

  • Emateko prozedura ebazteko epea hilabete batekoa izanen da eta jakinarazpena 10 eguneko epean eginen da, udalaren webgunean (www.tafalla.es) argitaratuko da.
  • Ordainketa behin eginen da banku transferentzia bidez eta emandako kontu korrontearen zenbakira, diru-laguntza emateko ebazpenaren datatik hilabete bateko epean.

INTERPRETAZIOA

Deialdi honetan plantea daitezkeen arazoak ebazteko eskumena Tafallako Udalak du, ez beste inork. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan Dirulaguntzei buruzko Udal Ordenantza aplikatuko da, baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako haren erregelamendua ere, eta harekin bat heldu den gainerako araudia, aplikatzekoa dena.

ERREKURTSOAK

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren kontra, hautara, errekurtso hauetakoren bat para daiteke:

  • ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik.
  • GORA JOTZEKO errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
  • BERRAZTERTZEKO errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

ESKABIDEA DESKARGATU

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento