Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko urtarrilak 28

“Euskara maitatzen hasteko hitzak” erakusketa Liburutegian ikusgai

Foto noticia

Erakusketa otsailaren 4ra (ostirala) arte egongo da ikusgai Tafallako Liburutegian. Egun horretan bertan (otsailak 4) Regina eta Leticia Salcedo idazleak liburutegian izango dira liburuaz eta aukeratutako hitzen aukeraketaz hitz egiteko. Hitzordua 19: 30tan izango da Liburutegian.

Ezagutza maitatzeko atea da; izan ere, maitatzea eta ezagutzea txanpon beraren bi aldeak dira. Bere hitzen bidez euskara maitatzeko eta hurbiltzeko gonbidapena da erakusketa hau.

Erakusketa Nafarroako Udal Euskara Zerbitzu* askoren talde-lanetik (auzolanetik) sortu da, euskara sentsibilizatzeko eta herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.

Erakusketa Pamielak 2020an argitaratutako Pequeño diccionario sentimental liburuan oinarritzen da, Regina eta Leticia Salcedok (testuak) eta Liébana Goñik (ilustrazioak) egina. Erakusketak guztira 17 hitz eta 57 ilustrazio biltzen ditu. Honetan bezala, bi ataletan egituratzen da, bata orokorra, egileek aukeratutako hitz batzuk aurkezten dituena, eta bestea, “Mi palabra favorita” izenekoa, euskal kulturako pertsona garrantzitsuek aukeratutako hitzak biltzen dituena.

Hizkuntza honen aberastasuna, sakontasuna eta edertasuna ezagutzeko modu zoragarria, jakin-mina pizteko eta, batez ere, gure atzoko, gaurko eta, nola ez, biharko altxor handienetako bat preziatzeko ibilbide poetikoa.

Erakusketa ibiltaria Nafarroako hogei herri eta hiri baino gehiago zeharkatzen ari da, eta nafarren ondarea ezagutzeko eta maitatzeko abenturan murgiltzera gonbidatzen gaitu.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento