Tafallako Udalak maiatzaren 16tik 21era Euskararen Astea antolatu nahi du eta helburua bertan euskalgintzan diharduten elkarte edo kolektibo guztiek parte hartzea da, bakoitzak bere esparrutik dakiena eskainiz gitarau anitz bat osatzeko.
Esate baterako; mintzodromoa, Kantuz, irakurle taldea, haurren txokoak, gazteentzako kontzertua, Bazkaria, Bertso eskola, … denok izan dezakegu gure lekua aste horretan.
Honetaz guztietaz hitz egiteko deia luzatzen zaio agertu nahi duen orori martxoaren 23an, arratsaldeko 16:30etan, udaletxera etortzeko.