Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko apirilak 28

Euskararen astea maiatzaren 8tik 13ra ospatuko da

Foto noticia

Tafallako Euskara batzordeak beste urte batez Euskararen astea antolatu du, maiatzaren 8tik 13ra ospatuko dena. Hamasei urte pasa dira iada Udalak lehenengo euskararen eguna antolatu zuenetik eta joan den apirilaren 26an egindako aurkezpenean azaldu zutenez, “plazera da batzordean lan egitea, bakoitzak bere esparrutik proposatzen baitu herriari eskaini nahi diona, dakiena, Tafallan euskararen erabileran lagundu dezakeena”.

Aurtengo omendua Ana Garcia Munarriz larragarra izango da, bizi osoa Tafallako AEK euskaltegian euskararen irakaskuntza eta zabalpena sustatuz ibili ostean jubilatu berri dena. Egun handiari dagokionez, berrikuntza bezala, bazkaria Kirol Hiriko tabernan eginen da. Menuaren prezioa adinaren arabera izanik: Helduak 18,50€ eta haurrak 10,50€. Txartelak Udalaren webgunean eskuratu ahal izanen dira eta hauek erosteko epea maiatzaren 11n amaituko da.

Tafallako elkarte, talde eta ikastetxeek adin guztientzako programazioa prestatu dute. Euskara Zerbitzutik azpimarratu nahi nahi izan zuten hau prestatu dutenen arteko koordinazioa, parte-hartzea eta eskuzabaltasuna: AEK, Ikastola, Eskualdeko ikastetxea, Agerraldia, Bertso Eskola, Tabernak, Baigorri Abesbatza, Tafallako musikariak, dantzariak… Indar batuketa hauen emaitza da astelehenetik larunbatera eta hainbat gunetan luzatuko den programazioa.

EGITARAUA

Maiatzak 8, astelehena:
Jolasteka Kondearen parkean.

Maiatzak 9, asteartea:
Herri kirolak Kondearen parkean.

Maiatzak 10, asteazkena:
Irakurketa kluban Iruleak komikaz solasaldia eta Black is Beltza, Ainhoa filmaren proiekzioa Centro Cultural Tafalla Kulturgunean.

Maiatzak 11, osteguna:
Bertso-poteoa kaleetan zehar.

Maiatzak 12, ostirala:
Ginkana dibertigarria kale eta plazetan. Aldez aurretik izena eman behar da taldeak antolatzeko. Gaurtik maiatzaren 7ra.

Maiatzak 13 larunbata – Euskararen eguna
11:30 Kalejira
13:00 Ekitaldi ofiziala
15:00 Bazkaria
16:00 – 19:00 Haurrentzako txokoak eta tailerrak
19:00-22:00 Kontzertuak Pasan: Sutan Ortzi eta gehiego!

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento