Ariketa eta osasuna. Bizitza aktibo baterako gakoak
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
2017/12/16
Gaur goizean, Zidakos Hirian, 2018ko Fabaren Errege edo Erreginaren hautaketa ospatu da. Tafalla Kulturgunean izan da, ohikoa den bezala, Muthiko Alaiak peñak antolatuta eta Tafallako Udalak lagunduta, kasu honetan.
Iñaki Lerga Kultur Zinegotziaren eta peñako lehendakariaren mintzaldia eta gero, Fernando Hualde historialariak hartu du hitza.
Honek festaren jatorria laburki azaldu du. Antza denez, Teobaldotarrek ekarri zuten ospakizun hau Nafarroara. Bertan hainbat ume behartsu hautatzen ziren eta erroska baten inguruan jartzen zituzten. Baba aurkitzen zuenak erregearen titulua jasoko zuen egun batez, eta Carlos III-ren garaitik aurrera ospatzen zen Nafarroako erregeen koroatze berbera izango zuen.
Historialariak Carlos III-k Tafallarekiko zeukan lotura azaldu du: 1418. urtean merkatu eskubidea eman zion, gaur egun arte mantentzen diren feriak sortuz eta urte bat beranduago, “Nafarroako Versalles” bezala ezaguna izango zen jauregia eraikitzea agindu zuen. Orduan tafallarrak nekazari tituloa izatetik “Francos y Ruanos” izatera pasa ziren.
1920. urtean Zirkulu Karlistak jaia berrartu zuen eta beranduago Muthiko Alaiak peñak hartu zuen lekukoa.
Historialariaren hitzak eta gero, zozketa bidez hautatutako eskola ezberdinetako umeek heuren erroska zatia hartu dute. Eseri eta pastela jaten ari zirela aurtengo irabazlea atera da: Ruth Sustacha Taboada, Escuelas Pías (Escolapios).
Ondoren, jarraigoa Nafarroako Enparantzara bideratu da eta erregina berria izendatua izan da. Tafallar guztiei deia zabaldu zaie hurrengo urtarrilaren 27an Santa Maria elizan ospatuko den koroatzea ikustera joateko.
Ekitaldia erreginaren omenezko dantza batzuekin eta gerturatu diren guztientzako lunch batekin amaitu da.
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...