Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko otsailak 7

Ferien programak bi aldaketa izan ditu

Foto noticia

Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa.

Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du:

Joan den ostiralean prentsaurrekoan aurkeztu zen egitarauan adierazten zen “Sorotan Bele Gogoan Kontzertua” Gorka Sarriegi & Urbil Artolak Tafallako Bandarekin emango duen kontzertua 20:00etan hasiko zela, baina ez da horrela, hasteko ordua 19: 30ean izango da.

Bestalde, Nafar Laiariak, antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ez du egingo iganderako eguerdiko 12.00etan Nafarroa Plazan hitzartuta zegoen laia erakustaldia eta lasterketa.

Asteburu honetarako antolatutako ekintzetan pertsona guztiak parte hartzera eta Tafallara otsaileko azokez gozatzera animatzen ditugu.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Aste Santuan Tafallan gozatzeko jarduerak

Aste Santuan Tafallan gozatzeko jarduerak

Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotzigoak 2023ko Aste Santurako hainbat jarduera proposatzen ditu. Tafalla ezagutu nahi duten pertsonentzat eta gure herriko eta...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba