Tafalla Kirol Hiriak eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak 2019/20ko Eguberrietako Hiri Udalekuak antolatzen dituzte gure seme-alaben oporraldietan bizitza, lana eta familia eginkizunen bateratzea eta erantzunkidetasuna laguntzearren. Hiri Udalekuen jarduera Tafallako Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako Planean eta Tafallako Bateragarritasunaren Aldeko Itunean kokatzen da.

Hona hemen datu interesgarriak:
Lekua: Jarduerak Tafalla Kirol Hirian eginen dira.
Egunak: Abenduak 23, 24, 27, 30 eta 31. Urtarrilak 2 eta 3. Izen-emate kopuruak zerbitzua bideragarri egin behar du.
Adina: 3-12 urte.
Ordutegia: 7:45tik 15:15era. Sarrera eta irteera ordutegi malgua.
Bazkaria: Kolonietan bazkaltzeko aukera eskaintzen da, bazkaria etxetik eraman daiteke.
Izena eman: Abenduaren 13tik 21era Tafalla Kirol Hirian. Toki mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie bizitza, lana eta familia eginkizunak bateratzeko beharra duten familiei.
Matrikula: Ordainketa kreditu-txartelaren bidez eginen da.
Haur bat: 40€ (3 egun), 60 € (7 egun)
Bi haur 50€: 70€ (3 egun), 100 € (7 egun)
Hiru haur edo gehiago: 105€ (3 egun), 150€ (7 egun)
Egun bat: 15€ haur bakoitzeko
Bilera: Argibideak abenduaren 19an, 18:00etan Tafalla Kirol Hirian.