
Valentziar jaia Tafallako Kulturgunean
Larunbat honetan, urriaren 7an, 19:00etan, Algimiako Banda Musikalak Valentziako musika herrikoi emanaldi bat eskainiko du Tafallako Kulturgunean. Sarrerak Kulturgunean bertan...
Udalak jakitera eman ditu gaurko prentsaurrekoan abuztuaren 14ko 12: 00etan jaiei hasiera emango dien suziriaren jaurtitzailea aukeratzeko bozketaren emaitzak.
Hautagaitzak aurkezteko prozesu parte-hartzailea ekainaren 29an amaitu zen, 11 hautagaitzarekin: Hiritar Bolondresak, Garces de los Fayos Ikastola, zahar egoitzetako langileen ordezkariak, txertaketa lanetan ibilitako erizainak, Pilar Arbonak ordezkaturik, Tafatrans Vulcanizados Ruiz, Errege Magoen Kabalgata, Miguel Valencia, zahar egoitzak eta Tafallako Osasun Zentroa.
Tafallako jai batzordea osatzen zuten 15 pertsonek aukeratutako hiru hautagaitzen artean aukeratzeko egindako bozkaketak parte-hartze handia izan du aurreko urteekin alderatuta. 1544 pertsonek eman dute bozka.
Alkatearen arabera, hiru hautagaitzetako edozeinek merezi zuen irabaztea, bozketaren emaitzak hain antzekoak izanik.
Hona hemen emaitzak:
Paula Arregui ikastetxeko zuzendariak eta Aritz Azcarate lehendakariak Ikastolaren izenean hitz egin dute. Ikastolak 52 urte betetzen ditu eta laugarrenez antolatu du Nafarroa Oinez jaia herrian. Ordezkarien arabera, “eskolarako ohorea izango da Ikastolako komunitatea eta Tafallako euskaltzaleak ordezkatzea udaletxeko balkoian”.
Aritz Azcáratek gainerako hautagaiak gonbidatu ditu Ikastolaren ondoan udaletxeko balkoian egoteko suziria jaurtitzen den unean. Ikastetxeak oraindik ez du jakinarazi nor izango den suziria botako duen ordezkaria.
Larunbat honetan, urriaren 7an, 19:00etan, Algimiako Banda Musikalak Valentziako musika herrikoi emanaldi bat eskainiko du Tafallako Kulturgunean. Sarrerak Kulturgunean bertan...
Ostiral honetan, urriaren 6an, Kulturguneak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu berri bat hartuko du, "Erromantikoak eta unibertsalak" izenekoa, Perry Soren zuzendarit...
Tafallako Kultura Batzordeak dagoeneko programatuta dauka kultur jarduera guztia urteko azken hiruhilekorako. Hamabi kontzertu, sei antzezlan eta zazpi erakusketa izango dira ...