Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko urriak 2

Gastrobisitak berriz ospatuko dira urrian zehar

Foto noticia

Urriaren 10, 11, 24 eta 25ean Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak antolatutako bisita kulturalak izango dira berriro. Era berean, asteburu hauetako larunbatetan, Mencos jauregiko upeltegiak ezagutu eta ardoa dastatzeko aukera izango da.

Abuztuan zehar izandako arrakastaren eta jasotako eskaera handiaren ondorioz Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak erabaki du bisita gidatuen formatua errepikatzea, gure herriko produktu tipikoak erakutsi eta dastatzeko aukera emateko.
Bisita horietan, hiriko alde zaharretik eta bertako eraikin enblematikoetatik egiten diren ibilaldi kulturalak eta gure sukaldaritzako tradiziorik onena uztartzen dira. Kultura eta gastronomia uztartuz eta gure hiriari balioa emanez, Tafallako txokorik enblematikoenak eta hainbat establezimendu bisitatuko ditugu. Horietan, tokiko produktu gozo eta gazien dastaketa egingo da. Guztira, lau izango dira: urriaren 10ean eta 24an, larunbatetan, eta urriaren 11n eta 25ean, igandeetan. Guztiak 11:00etan hasiko dira eta abiapuntua Udalaren atea izango da. Bisitaren kostua 7 eurokoa izanen da (3 urtetik 13 urtera, 5 euro), prezio murriztua Udalak jarduera finantzatzen duelako. Era berean, urriaren 10ean eta 24an, larunbatean, Mencos jauregiko upategia bisitatu eta bisita berean bertako ardoa dastatu ahal izango da. Bisitaren kostua 3 eurokoa da eta 13 urtetik beherakoa doan. Upategia bisitatzeko ordutegia larunbat arratsaldekoa izango da, 17:00etatik 20:00etara.
Sarrerak entradas.guiartenavarra.com webgunearen bidez eros daitezke, eta topagunean bertan, bisita hasi aurretik. Mencosko Jauregiko sotoko sarrera ere bertara sartzen denean erosten ahalko da.
Bisita horien helburua Tafallako turismoa dinamizatzea da, publiko guztientzako jarduera bat eskainiz, ibilaldi turistikoa esperientzia desberdin, dibertigarri eta didaktiko bihurtzeko, gure ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduen esperientziak eta Guiarte Servicios Culturales tokiko enpresak eskaintzen duten kalitatearekin. Jarduera horiek guztiek Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak adierazitako COVID 19rako osasun eta higiene protokoloak izanen dituzte. Bisita bakoitzean 24 lagun sartzen dira gehienez.
Bisitei buruzko informazio gehiago izateko, 948 741 273 telefonora dei daiteke (Guiarte Servicios Culturales).
Bisitak plan ona dira gure herrira hurbiltzeko, Tafalla ezagutu eta dastatzeko, bertako kale komertzialetan paseatzeko eta bertako gastronomia eta produktu tradizionalez gozatzeko. Produktu horiek maisutasunez prestatzen eta eskaintzen dira herriko ostalaritzako establezimendu eta dendetan.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Kulturguneko aparkalekua ireki da

Kulturguneko aparkalekua ireki da

Tafallako Udalak jakinarazten du hirian ibilgailuentzako aparkaleku berri bat irekiko dela. Instalazio berri horren helburua mugikortasuna hobetzea eta tokiko zerbitzu eta sal...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento