Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko abenduak 12

Gatz edukiontziak hiriko zortzi puntu ezberdinetan astearte honetatik aurrera

Foto noticia

Tafallako Udalak gatz-edukiontziak jarriko ditu astearte honetan hiriko zortzi puntutan, elurte edo izozte kasuetan erabiltzeko, bai udal zerbitzuek, bai herritarrek.

Gogorarazi behar da ez dela soropil edo txorkoen gainean bota behar, eta neurriz erabili behar dela, ingurumenerako elementu oldarkorra baita.

Belodromoko biribilgunean, Ikastolan, Abaco biribilgunean (Lizarra etorbidea), Abusun, Calatayud pasealekuko printzipioan, Osasun Zentroan, 7 kaletan eta Iruñako etorbideko autobus-geltokian egongo dira.

Bestalde, Ferialeko atzeko nabean dagoen gatza biltzeko puntua astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8:00etatik 14:00etara, eta partikularren, enpresen, ikastetxeen eta abarren eskura izanik.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Aste Santuan Tafallan gozatzeko jarduerak

Aste Santuan Tafallan gozatzeko jarduerak

Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotzigoak 2023ko Aste Santurako hainbat jarduera proposatzen ditu. Tafalla ezagutu nahi duten pertsonentzat eta gure herriko eta...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba